VI. BEKA/BEKIKASLE LABORAL KUTXA.
MAZOKA MARRAZKI AZOKAk, LABORAL-KUTXAren babesarekin, ilustrazio, arte edo diseinu ikasle bat sarituko du, honako hauekin:
- Mazokalari leku bat 2024ko abenduaren 20, 21 eta 22an egingo dugun Azokan
- Bostehun euro (500.-€) ordainsari gisa eta Mazokarako obra ekoizteko edo ilustrazio aplikaturako.
- Bi ostatu gau Mazokan zehar (xxx apartamentuetan)
- Webgune profesionaleko urtebeteko PRO+ harpidetza, dendaren estrarekin eta SSLrekin Drawfolion
Zer egin behar dut Beka jasotzeko aukera izateko?
Prestatu zure portfolioa eta bete gure webgunean dugun Mazokalari izateko eskaera-formularioa, ikaslea zarela adieraziz.
Diseinu, ilustrazio, animazio, marrazketa edo arte ikasleak direla egiaztatzen duten eskatzaileen artean, epaimahaiak MAZOKALARI BAT hautatuko du, banaka edo taldean aurkeztutakoa, bekaren saridun gisa.
Laboral Kutxa Bekaren irabazleari matrikularen agiria edo ikastegiko ziurtagiria eskatuko zaizkio, 2023/2024 ikasturtean edo 2024/2025 ikasturtean ikasle izan dela egiaztatzeko. Azoka amaitzean, ez zaio eskatuko bekaren gastua justifikatzeko inolako ordainagiririk.
Deialdiari buruz edozein zalantza baduzu, atsegin handiz erantzungo dizugu hola@mazoka.org helbidean edo mezu pribatu bidez.
Hona hemen aurreko edizioetako bost irabazleak: Miguel Ramal (2018), Mariñe Jáuregi (2019), Paula Huarte (2020) y Carmen B. Mikelarena (2021) y Maider Leturiaga (2022)