• Facebook
  • Instagram
  • Twitter
  • Euskara
  • Castellano
Contacto: hola@mazoka.org   |   Suscríbete a las noticias
Mazoka
  • 2025ko MAZOKALARIAK
  • PROGRAMA
  • AURREKO EDIZIOAK
  • GASTEIZ BIZI
  • BLOG
  • KONTAKTUA
  • Menu Menu

MAZOKA 2025

Marrazki Azoka

Marrazketa eta ilustrazio Azoka

ABENDUAREN 19-20-21

Montehermoso Kulturunea
Vitoria-Gasteiz

| 10. EDIZIOA | VITORIA-GASTEIZ

2025ko Mazokalariak
2025ko Programa
2025ko Kartela

MAZOKA, PUBLIKO GUZTIENTZAKO ARTE AZOKA, NON SORMENA GIZAKIONA DEN, 10 URTE BETETZEN DITU

• MAZOKAk bere X. urteurrena ospatuko du abenduaren 19, 20 eta 21ean, pertsona sortzaileen talentua, irudimena, originaltasuna eta ahalegina babestuz.

• Jardueraz betetako egitarauan, azpimarratzekoa da “Arabako ilustrazioa: 2015-2025 mazokalariak” erakusketa, zeina abenduaren 11n inauguratuko baita Kordoi Etxean.

• Tailerrek, bertsoek, itzalezko antzerki emanaldiek, edo dagoeneko klasikoak diren ilustramatoiak eta aholkularitza grafikoak osatzen dute jarduera paraleloen egitaraua.

• Ane Arzelus mazokalari ohiak sinatu du aurtengo edizioko kartela, zeinak, sormenarekin lotutako horren hiperkomertzializazioaren aurrean, giza irudia erdigunera ekarri nahi baitu berriro.

Aurten, 2025ean, MAZOKA Marrazki Azokak 10 urte bete ditu eta ospatzeko arrazoia dela iruditu zaigu, guretzat ez ezik, Gasteizentzat ere, sormenaren eta hura posible egiten duten artisten aldeko apustu gisa hasi zen hori sendotu eta marrazkigintzaren erreferentziazko festa bihurtu delako; izan ere, urtero, milaka dira Estatuko hainbat lekutatik etortzen diren bisitariak.

Aurten ere, Mazoka pertsona sortzaileen talentua, irudimena, originaltasuna eta ahalegina babesten dituen jaialdi bat izango da. Sormenaren txinparta gizakion ezaugarri berezienetako bat da, eta haren aberastasuna, aniztasuna eta potentzialtasuna ordezkaezinak dira. Horren erakusgarri dira azokan euren standetan, nor bere estilo eta teknika oso anitzekin, egongo diren mazokalariak.

Publikoak opari paregabeak erosi ahal izango ditu, artea edozein patrikarekin eskuratzeko moduan egongo baita salgai eta, horrez gain, jarduera paraleloz betetako egitarauaz gozatu ahal izango du. Jarduera gehienak X. urteurrena ospatzeko bat egiten duten mazokalari ohien eskutik izango dira: familiei zuzendutako marrazki eta mugimendu tailerrak, ilustratutako egunkari edo exlibris tailerrak, musika, bertsoak, txalaparta eta irrintzilariak, itzalen eta argien antzerkia, hitzaldiak fanzineak erreibindikaziorako arma gisa erabiltzeari buruz eta ilustrazioaren historiari buruz, mahai inguruak, aurkezpenak, marrazkiteka, aholkularitza grafikoa, ilustramatoia, komiki, fanzine eta album ilustratuen aurkezpenak, edo hainbat teknikaren erakustaldiak (xilografiarenak, esaterako), bisita gidatuak eta hiru erakusketa, trazuz, kolorez eta ilustrazioz beteak; eta ilustramatoia, marrazkiteka eta aholkularitza grafikoaren etengabeko jarduerak.

Azoka abian jartzeko, edo garra pizteko – izan ere, X. edizioaren leloa “SORMENA: TXINPARTA GIZAKIONA DA” denez—, ostegunean, abenduaren 11n, honako ERAKUSKETAREN inaugurazioa izango dugu: “ARABAKO ILUSTRAZIOA: 2015-2025 mazokalariak”.

TAILER ETA IKUSKIZUNETARAKO IZEN-EMATEA

© Copyright - Mazoka · AVISO LEGAL | PRIVACIDAD | COOKIES
  • Facebook
  • Instagram
  • Twitter
Scroll to top
  • Euskara
  • Castellano

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar