MAZOKAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA

Ongi etorri! Lehenik eta behin, eskerrik asko Gasteizko IX. Ilustrazio eta Marrazki Jaialdian parte hartzeagatik.

Formularioa bete aurretik, parte hartzeko arauak eta oinarriak arretaz irakurtzea gomendatzen dizugu. Zalantzarik baduzu, galde iezaguzu hola@mazoka.org helbidean, eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu.

Gogoratu eskaerak jasotzeko epea 2024ko irailaren 2tik irailaren 30eko 23:59ak arte irekita dagoela. Hautatutako 40 parte-hartzaileak 2024ko urriaren 16an jakinaraziko dira webgunean www.mazoka.org, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez. Zorte on!

Ilustraciones, dibujos... en el mercado de MAZOKA

NON? ETA NOIZ?

Egun eta ordu hauetan egongo da zabalik azoka:

  • abenduaren 20an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara;
  • abenduaren 21ean, larunbata, 11:00etatik 21:00etara;
  • eta abenduaren 22an, igandea, 11:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 19an, osteguna, 17:00etatik 21:00etara, eta abenduaren 20an, ostirala, 11:00etatik 14:00etara, muntatuko da; eta desmuntatu, berriz, abenduaren 18an, igandea, 19:30etik 21:00etara.

Aurtengo azoka ere, bederatzigarrena, Ur Biltegi zaharrean izango da, Gasteizko Erdi Aroko Arbendolaren zati gorenean (www.montehermoso.net, Frai Zacarias Martinez kalea 2, CP 01001).

Asteburuan eta MAZOKA jaialdi grafikoaren barruan, hainbat eratako jarduera paraleloak izango dira marrazkigintzarekin eta ilustrazioarekin lotuta hiriko toki enblematikoetan: emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, erakustaldiak, etab.

NOR IZAN DAITEKE MAZOKALARI?

MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak eta nazioartekoak, arlo hauetan lan egiten dutenak: ilustrazioa, komikia, diseinua, artisautza, animazioa, etab.
MAZOKAn, jatorrizkoak, kopiak eta aplikatutako produktuak edo merchandisinga erakutsi eta saldu ahal izango dira (papergintza, dekorazioa, arropa, argitalpenak, zeramikazko irudiak, etab.).

Azokan parte hartuko duten artistek ilustratutakoak izan behar dute obra edo aplikazio guztie

Ikasleentzako BEKIKASLE edo MAZOKA – LABORAL KUTXA beka

2023-2024 edo 2024-2025 ikasturtean diseinuko, ilustrazioko, marrazkigintzako edo arteko ikasleak direla ziurtatzen duten eskatzaileen artean, MAZOKALARI BAT hautatuko da (banakoa edo taldea), eta laguntza hauek emango zaizkio VIII. Mazokan parte hartzeko:

  • Doako izen-ematea
  • 500 €, azokarako obraren ekoizpenean inbertitzeko eta zerbitzu-sari gisa
  • Bi gau Gasteizen Mazokak irauten duen bitartean
  • Drawfolio duen Pro+ Extra Denda eta SSL web profesionalaren urtebeteko harpidetza

PARTE HARTZEKO OINARRIAK

Eskaera guztietatik, 40 parte-hartzaile HAUTATUKO dira, eta haietako bakoitzak 1,80 m luzeko eta 0,75 m zabaleko mahai bat, 1 x 1 m-ko hormako erakustoki bat eta aulki bat izango ditu. Epaimahaiaren erabakia publiko egin ondoren bidaliko zaizkie dekorazioari, argiztapenari eta abarri buruzko baldintzak hautatutakoei.

Hautatutako mazokalariek 60 € ordaindu behar dituzte adieraziko zaien kontu-zenbakian, IZENA EMATEKO, jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean. Zenbateko hori ez da itzuliko.

Banaka edo taldeka eman daiteke izena MAZOKALARI gisa. Taldeka izena ematean MAZOKAN zer lan erakutsi eta saldu nahi diren adierazi behar da, bai taldean egindakoak, bai kideek banaka egindakoak.

Ezinbestekoa da lanak online aurkeztea (webgunea, bloga edo antzeko bat); aurretik egindako lanak izan behar dira bertan, edo azokan erakutsiko denaren lagin bat. Hautatutakoak ezagutarazteko eta aurkezteko erabiliko da esteka hori.

MAZOKALARIEK nahi adina aldiz har dezakete parte, baina, bi urtez jarraian parte hartu ondoren, hirugarrenean nahitaez atseden hartu beharko dute, ahalik eta sortzaile gehienei aukera emateko

NOIZ ARTE EMAN DEZAKEZU IZENA?

2024ko irailaren 2tik 30eko 23:59ra egongo da zabalik deialdia.
Urriaren ?an argitaratuko dira hautatutakoak, www.mazoka.org webgunean, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.

KONTSULTAK

Mazoka 2024ko parte-hartzeari buruzko edozein kontsulta egiteko, gurekin harremanetan jar zaitezke helbide honetan: hola@mazoka.org

PARTE HARTZEKO ARAUAK

  • Eskaerak jasotzeko epea amaitzen denean, antolatzaileez eta sektoreko beste profesionalez osatutako epaimahai batek hautatuko ditu 40 MAZOKALARIAK (tartean, BEKIKASLE jasoko duen ikaslea) eta 10 ordezkoak, kreatibitate- eta originaltasun-irizpide subjektiboak aplikatuta. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
  • Hautatutako MAZOKALARIEK soilik hartu ahal izango dute parte.
  • Nork bere lanak soilik saldu ahal izango ditu, jatorrizkoak eta kopiak, edo norberak (ez hirugarrenek) egindako produktu-aplikazioak.
  • Artista bera arduratuko da bere postua muntatzeaz, prestatzeaz eta desmuntatzeaz.
  • Muntatzeko, irekitzeko, ixteko eta desmuntatzeko ordutegiak betetzea. Antolatzaileek kudeatuko dituzte kasuan kasuko karga- eta deskarga-baimenak.
  • Mazokak sorkuntza artistiko etikoaren eta errespetuzkoaren kalitatea sustatzen du; hori dela eta, ez da onartuko AA sortzailez egindako lanik, originaltasunik ez izateagatik eta kide sortzaileen egile-eskubideak urratzeagatik. Mazokalariren batek erabili duela atzemanez gero, berehala kanporatuko da, eta ez da izango izen-ematearen kopurua itzultzeko eskubiderik.
  • Artista bakoitzari esleitu zaion espazioan egokitzapen-jarraibideak eta neurriak errespetatzea. Igarobideak, sarbideak eta HORMA ez erabiltzea, antolatzaileek emango duten elementu bertikala izan ezik.
  • Marrazkilariek hitzematen dute antolatzaileek esaten duten guztiari jarraituko diotela (adibidez, postua bera apaintzeari buruz esaten dietena), eta bere gain hartuko dutela erakusgai jartzen dituzten obra eta produktuen gaineko erantzukizuna; hortaz, antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango.
  • Artista bere postuan egotea. MAZOKALARI bakoitza (eta, baldin badu, laguntzaileak, behar bezala identifikatuta) azokak iraun bitartean egon behar du bertan (hiru egunak), eta bere standaren ardura izango du.
  • Artistarentzat izango dira, oso-osorik, azokan egiten dituen salmenten irabaziak.
  • Antolatzaileak ez dira izango erantzuleak produktua kaltetu, galdu edo lapurtu egiten bada.
  • #Mazoka2024 azokan parte hartzeko konpromisoa eta argibideak biltzen dituen PDF dokumentua 48 orduko epean sinatuta itzultzea. Betetzen ez badira, plaza galduko da.
  • Mazokalari gisa hautatu zaitugula dioen mezu elektronikoa jaso eta astebeteko epean 60 € sartzea, izena emateko, adieraziko den kontu-zenbakian (zenbateko hori ez da itzuliko). Betetzen ez badira, plaza galduko da.
  • Mazokalari izateko jakinarazpena posta elektroniko bidez jaso eta astebeteko epe horretan salgai dauzkan erretratu, argazki edo kopia digitalak bidaltzea, antolatzaileek esaten dioten kalitate onenean, haiek online galerian, azokaren kanpoko eta barruko publizitatean eta antolatzaileen sare sozialetan sartzeko. Betetzen ez badira, plaza galduko da.
  • 2024ko abenduaren 22an, igandea, MAZOKAren alde egingo den zozketarako obra, kopia edo produktu bat dohaintzan ematea, mazokalariak berak aukeratua.
  • Mazokalariak eta antolatzaileek elkarrekin adosten duten ilustrazioa kopiatzeko eta zabaltzeko baimena ematea MAZOKAri. Ilustrazio hori Mazokan 2024ko abenduaren 18an, igandea, egingo den performance-emanaldi batean sartuko da. Egilearen identifikazio-datuekin batera proiektatuko da ilustrazioa.
  • Mazokalariak eta antolatzaileek elkarrekin adosten dituzten ilustrazioak kopiatzeko, banatzeko eta zabaltzeko baimena ematea MAZOKAri. Ilustrazio horiek artisten katalogoan sartuko dira. Katalogoaren 3.000 ale aterako dira, gehienez, formatu fisikoan, eta doan eta mugarik gabe deskargatu ahal izango da gure webgunetik. Bertan, egile bakoitzaren biografia labur bat, webgunea eta haren online denda edo nahi duen sare soziala egongo dira.
  • Mazokalari bakoitzari bi ale emango zaizkio doan. 2024an edo 2025ean argitaratuko da katalogoa.
  • Mazokalariengandik jasotako informazioa eta datuak gure datu-basean sartuko dira, #Mazoka2024 edizioan nola parte hartuko duen kudeatzeko eta antolatzeko eta hurrengo gertaera eta jardueren berri emateko.
  • Antolatzaileek argazki- eta bideo-erreportajeak egin ahal izango dituzte azokak iraun bitartean, bere bitartekoetan erabili, edo egoki irizten dionari laga. Mazokalariek antolatzaileei emango dizkiete azokan erregistratutako irudien gaineko irudi-eskubideak, haiek Mazokaren webgunean, sare sozialetan eta bideo-plataformetan zabaldu, erakutsi, kopiatu, banatu edo jendaurrean aurkezteko, baita publizitate-helburuetarako hedabideei eta hirugarrenei lagatzeko ere. Beste edozein eratara erabili nahi izanez gero, baimena eskatu behar da.
  • Ekitaldiaren berri ematen benetan eta modu esanguratsuan laguntzea, sare sozialetan modu aktiboan parte hartuz. #MAZOKA2024 izenekoan parte hartzen dutela iragarriko dute webgunean, sare sozialetan edo dendan, eta, horretarako, iragarki-banda bat edo irudi bat emango zaie, bertan sar dezaten, eta, MAZOKALARIAK ohiko bizilekua non duen, Gasteizen egingo den prentsaurrekoan ere parte hartuko du.
  • Deialdi honetan izena emateak esan nahi du ezagutzen eta onartzen dituzula oinarri guztiak.
    Begiratu aurreko edizioei buruzko informazioa eta irudiak, FACEBOOK-eko gure orria (@MAZOKAFERIA) eta TWITTER-eko eta INSTAGRAM-eko gure profilak (@mazokaferia).
  • Zalantza edo galderaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, hola@mazoka.org helbidean.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar