MAZOKA 2022
NON? ETA NOIZ?
Egun eta ordu hauetan egongo da zabalik azoka:
- abenduaren 16an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara;
- abenduaren 17an, larunbata, 11:00etatik 21:00etara;
- eta abenduaren 18an, igandea, 11:00etatik 19:00etara.
Abenduaren 15ean, osteguna, 17:00etatik 21:00etara, eta abenduaren 16an, ostirala, 11:00etatik 14:00etara, muntatuko da; eta desmuntatu, berriz, abenduaren 18an, igandea, 19:30etik 21:00etara.
Aurtengo azoka ere, zortzigarrena, Ur Biltegi zaharrean izango da, Gasteizko Erdi Aroko Arbendolaren zati gorenean (www.montehermoso.net, Frai Zacarias Martinez kalea 2, CP 01001).
Asteburuan eta MAZOKA jaialdi grafikoaren barruan, hainbat eratako jarduera paraleloak izango dira marrazkigintzarekin eta ilustrazioarekin lotuta hiriko toki enblematikoetan: emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, erakusketak, erakustaldiak, etab.
NOR IZAN DAITEKE MAZOKALARI?
MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak eta nazioartekoak, arlo hauetan lan egiten dutenak: ilustrazioa, komikia, diseinua, artisautza, animazioa, etab.
MAZOKAn, jatorrizkoak, kopiak eta aplikatutako produktuak edo merchandisinga erakutsi eta saldu ahal izango dira (papergintza, dekorazioa, arropa, argitalpenak, zeramikazko irudiak, etab.).
Azokan parte hartuko duten artistek ilustratutakoak izan behar dute obra edo aplikazio guztie
NOIZ ARTE EMAN DEZAKEZU IZENA?
2022ko urriaren 8tik 18ko 23:59ra egongo da zabalik deialdia.
Urriaren 28an argitaratuko dira hautatutakoak, www.mazoka.org webgunean, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
PARTE HARTZEKO OINARRIAK
Eskaera guztietatik, 40 parte-hartzaile HAUTATUKO dira, eta haietako bakoitzak 1,80 m luzeko eta 0,75 m zabaleko mahai bat, 1 x 1 m-ko hormako erakustoki bat eta aulki bat izango ditu. Epaimahaiaren erabakia publiko egin ondoren bidaliko zaizkie dekorazioari, argiztapenari eta abarri buruzko baldintzak hautatutakoei.
Hautatutako mazokalariek 60 € ordaindu behar dituzte adieraziko zaien kontu-zenbakian, IZENA EMATEKO, jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean. Zenbateko hori ez da itzuliko.
Banaka edo taldeka eman daiteke izena MAZOKALARI gisa. Taldeka izena ematean MAZOKAN zer lan erakutsi eta saldu nahi diren adierazi behar da, bai taldean egindakoak, bai kideek banaka egindakoak.
Ezinbestekoa da lanak online aurkeztea (webgunea, bloga edo antzeko bat); aurretik egindako lanak izan behar dira bertan, edo azokan erakutsiko denaren lagin bat. Hautatutakoak ezagutarazteko eta aurkezteko erabiliko da esteka hori.
MAZOKALARIEK nahi adina aldiz har dezakete parte, baina, bi urtez jarraian parte hartu ondoren, hirugarrenean nahitaez atseden hartu beharko dute, ahalik eta sortzaile gehienei aukera emateko
Ikasleentzako BEKIKASLE edo MAZOKA - LABORAL KUTXA beka
2021-2022 edo 2022-2023 ikasturtean diseinuko, ilustrazioko, marrazkigintzako edo arteko ikasleak direla ziurtatzen duten eskatzaileen artean, MAZOKALARI BAT hautatuko da (banakoa edo taldea), eta laguntza hauek emango zaizkio VIII. Mazokan parte hartzeko:
● Doako izen-ematea
● 500 €, azokarako obraren ekoizpenean inbertitzeko eta zerbitzu-sari gisa
TXISPUM!
Mila esker parte hartzeagatik!