MAZOKA 2024, ARTE IRISGARRIA BERE ILUSTRATZAILEEN ESKUTIK: ABENDUAREN 20AN IREKIKO DITU ATEAK, 18:00ETAN.
- Mazoka, patrika guztientzako arte eta ilustrazio aplikatua, Gabonen aurreko hitzordu gisa itzuliko da Gasteizera, abenduaren 20, 21 eta 22an.
- Yolanda Mosquera mazokalari ohi eta Ilustrazioaren Euskadi saridunak egin du IX. edizioko kartela, zeina Euskal Azoka tradizionalaren metafora bat baita, topaleku sozial gisa ulertuta.
- Aurten ilustrazioari garrantzia eta balioa ematean jarri da arreta, arte eta ofizio historikoki femeninoa izan baita eta, beraz, ikusezin egin izan baita.
- Atariko gisa, abenduaren 14an, larunbatean, zuzenean eta ikusleekin grabatuko da “Kanonetik kanpo” podcasta, Historiaren Dibulbatzaileekin + Mazokarekin, Montehermoso Kulturunean.
- Azokak Mazokalarien III. Katalogoa argitaratuko du paperean, proiektu lagun edo Mazokalagunentzako espazio berria estreinatuko du, baita lankidetzak ere, 0 KMko Arabako produktu tipikoekin.
- Ilustrazio Saskien zozketaren irabaziak dohaintzan emango zaizkio Valentziako Ilustrazioko Profesionalen Elkarteari.
Mazoka Estatu mailako lehen erreferentzia da Azoka Grafiko gisa eta haren IX. edizioa abenduaren 20, 21 eta 22an izango da, Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Gabonen aurreko hitzordu ezin hobea izango da, azken orduko opari paregabe horiek eskuratzeko, giro magiko eta ilustratu batean, artelan originalak, erreprodukzioak edo salmentara mugatutako tiradako produktuak prezio eskuragarrietan eskaintzen dituen arte-azoka baita. Hori guztia, horiek sortu eta marraztu dituzten diziplina eta teknika guztietako ilustratzaile, marrazkilari eta artista bisualen eskutik zuzenean, zeinak opari bakoitzaren prozesua, inspirazioa, teknika edo historia zuzenean partekatuko baitute.
Montehermoso identitate bisualarekin eta koloreekin apainduko da berriro aurten, urte guztiak dira desberdinak —beraz, ur biltegia bera artelan bihurtzen da—, IX. edizioaren kartelean inspiratuta. Kartela Yolanda Mosquera mazokalari ohi eta Ilustrazioaren Euskadi saridun arabarrak sortutakoa da.
AZOKA erakusketa bat da, egile esanguratsuen obrak edo produktuak erosteko aukera ematen duena, baina babes-, bizikidetza- eta topaketa-gune bat ere bada, non hainbat proiektu eta elkarlan sortzen diren. Komunitate edo anaitasun kontzeptu horretan oinarrituta, IX. edizioko kartelaren ilustratzaileak, Mosquerak (Amurrio, 1973), oiloaren eta txiten metafora oparitzen digu:
Mazokak, niretzat, mazokalari ohi eta lagun gisa, babesa irudikatzen du.
Ogibide bat ez ezik, balio batzuk ere babestea. Xehetasuna, zaintza, txikia eta handia den hori babestea. Ogibidearen duintasuna. Kongregazioa ere sinbolizatzen du, non eliztarrak bat baikatoz mundu ederrago bat ulertzeko.
Oilo hori, garai batean edozein azokaren parte izan zitekeena, orain berriz marrazten da Mazokan. Hegala zabaltzen du eta beroa ematen du. Txitek oskola hausten dute, bakoitzak teknika eta estilo grafiko bat irudikatzen du, eta bizitza ospatzen dute.
ILUSTRATZAILEAK, “KANONETIK KANPO” DAUDEN ARTISTAK ETA HISTORIAREN DIBULBATZAILEAK
2015ean lehen edizioa egin zenetik, azoka finkatu egin da sektoreko erreferentzia gisa, eta gaur egun izen handia du lurralde eta Estatu mailan. Eta 2015etik, emakumeen edo genero ez binarioen eskaerak zein parte-hartzea % 70etik gorakoak izan dira beti.
Baita gaur egun ere, Arte Ederretako Fakultateen hezkuntza-programetan, ilustrazioa, arte plastikoen barruan, arte txikitzat hartzen da. Eta produktuei aplikatutako ilustrazioa edo ehunetan, baxeratan, seinaletikan, packagingean, panpinetan eta abarretan erreproduzitzeko enkarguz egindakoa erabilera komertzialeko lanbide gisa ulertzen da, egile zigilurik edo zigilu artistikorik gabeko gisa. Bitxia bada ere, inguratzen gaituzten eta beti inguratu izan gaituzten lan eta marrazki horien egileek ez dute, ez aitortzarik, ez ikusgaitasunik, izan ere, trazu horien atzean, gehienbat, emakumeak baitzeuden eta baitaude.
Historiak ezkutatu egin ditu eta orainak zaildu egiten du komikiaren gisako espazio maskulinizatuetan beren lekua eskatzen duten emakumezko egileen lana. Hori dela eta, Isabel Mellén filosofo eta artearen historialariarekin eta Naiara López de Munain irratiko kazetariarekin batera, hau da, “HISTORIAREN DIBULBATZAILE”ekin zuzenean grabatuko dugu “Kanonetik kanpo” podcasta, abenduaren 14an, larunbatean, 12:00etan, Montehermoso K-ko Ortuño aretoan. Grabazioan zehar La Safu (Hip-hopa/Rapa) izango dugu emanaldi bat eskaintzen eta entzule gisa doan joateko aukera egongo da, lekuak bete arte.
Programan gonbidatu aditu bat izango dugu iragana arakatzeko: Haizea Barcenilla. Artearen Historian doktorea da, EHUko irakaslea, dibulgatzailea eta ikertzailea museologia, komisariotza eta arte garaikidearen arloetan, genero-ikuspegitik. Eta gonbidatu gisa, gaur egun lanean diharduen eta egungo gorabeherak ezagutzen dituen Zuz Martín izango dugu: komikigilea, ilustratzailea eta aktibista ez binario transfeminista, Historian lizentziaduna eta 2013an Emakume Komikigileen Kolektiboaren sortzaileetako bat. Horrela, zubi bat eraikiko dugu gure jaialdian Mazokalari gisa parte hartzen duten emakumeen iraganaren eta orainaren artean.
MAZOKA KATALOGOA, 0KMko KOLABORAZIOAK, “MAZOKALAGUN” PROIEKTUENTZAKO ESPAZIOA ETA JARDUERA ILUSTRATUEN PROGRAMA
Arabako Foru Aldundiarekin batera eta Gasteizko Udalaren babes nagusiari esker, Artisten III. katalogoaren papereko edizio zaindu bat aurkezten dugu, IX. edizioko mazokalarien obra eta ibilbidea biltzen dituena. Argitalpen informatibo bat da, zeinak, ilustrazioaren sektorean, curriculum-aitortzatzat aintzatetsia izatearen prestigioa hartu baitu.
MAZOKA ez da azoka hutsa, profesional sortzaileen eta ikusleen arteko topagune ere bada. Plaza estrategiko bat da, non sinergiak sortzen diren, non profesional ospetsuek eta sortzen ari diren balioek, tokikoek zein nazioartekoek, espazio bat partekatzen duten, bizikide diren eta elkarrekin batu egiten duten, komunikazio grafiko ilustratu on eta eraginkor baten arrakasta eta garrantzia agertuz.
Hori dela eta, lehen urrats bat eman nahi izan dugu 0KMko proposamenak eta ilustrazioaren aldeko apustua egiten duten bertako proiektuak ikusarazteko, aitortzeko eta saritzeko. Aurtengo edizioan, Arabako patata eta Euskolabelekin egindako kolaborazio txiki bat izango dugu, UDAPA, Gabonetako tirada berezi bat ateratzeko apustua egin baitute Azokaren IX. edizioko kartelaren ilustrazioarekin.
Horrela, beste enpresa batzuk bultzatu nahi ditugu diseinu eta marrazki ona ezagutzera, kolaborazioak egitera eta horren aldeko apustua egitera, baita ilustrazioa balio erantsi gisa izango duten sare profesional berriak sortzen lagundu ere.
Bestalde, MAZOKA LAGUN espazio berrian ilustrazioa ondo zaintzen duten proiektu txikiez gozatu ahal izango dugu, hala nola “Bozgorailu bat ilustrazioarentzat”, “Periodista en el Bolsillo” blog espezializatuaren podcasta, non zuzeneko elkarrizketak egingo diren; “Drawfolio”, “AnotherPress” eta “Tintaentera” web-zerbitzu espezializatuak, egile edizio eta risografian eta serigrafian egindako serie mugatuen inprimatze zerbitzuak; GHLko aldizkariak, esaterako, “Peonza”, 30 urtetik gorako bilbidea duena, edo “Behinola” Galtzagorri Elkartearena, euskarazko eta egile euskaldunen haur eta gazte literaturari buruzkoa; “Femiñetas” egunkari kolektibo eta autogestionatu, feminista eta ilustratu bat, edo Arabako bi proiektu, Last Cobalto eta Zigor encuadernación, non zeramikan edo paperean egindako artisau-lanarekin pieza ilustratu bakanak sortzen dituzten.
Ekitaldiaren hiru egunetan zehar, jada klasiko bihurtu diren bisita gidatuak, txikientzako marrazkiteka, aldizkarien aurkezpenak edo ilustramatoia izango ditugu eta, 2024an, jarduera berri bat izango dugu: Aholkularitza sortzailea. Hitzordu gabe etor zaitezke, amets edo amesgaizto batekin, arazo batekin, istorio batekin edo poema batekin, eta marrazki baten errezetarekin irten, preskripzio ilustratu gisa.
“DENA DANARAKO” SASKI ILUSTRATUAK: GURE SEKTOREARI ETA MAZOKA FAMILIARI SOSTENGUA EMATEN LAGUNTZEA
Aurten, MAZOKAren antolakuntzak eta mazokalariek erabaki dute saski ilustratuen zozketaren irabaziak DOHAINTZAN ematea APIVi (Associació de Professionals de la Il·lustració Valenciana), dirua kide kaltetuen artean banatu eta kudea dezan, horien artean mazokalari ohiak ere badaudela.
Txartelak online (www.mazoka.org/sorteo-dana/) eta presentzialki eros daitezke azoka egunetan, abenduaren 20, 21 eta 22an, eta gaurtik abenduaren 20ra bitartean Gasteizko honako liburu denda hauetan: Mara-Mara, Zuloa, Anegón eta MásBarro espazioan.
PROGRAMA DE ACTIVIDADES ILUSTRADAS
Durante los tres días del evento, a las ya clásicas visitas guiadas, la dibuteka para peques y no tan peques, presentaciones de revistas o el ilustramatón, en 2024 se suma una nueva actividad: la Consultoría creativa. Puedes acudir sin cita con un sueño o pesadilla, un problema, una historia o un poema y salir con la receta de un dibujo como prescripción ilustrada.
LAS CESTAS ILUSTRADAS “DENA PARA LA DANA”: AYUDANDO A SOSTENER NUESTRO SECTOR Y FAMILIA MAZOKA
Este año al organización de MAZOKA, y sus mazokalaris, han decidido DONAR las ganancias del sorteo de las cestas ilustradas a APIV (Associació de Professionals de la Il·lustració Valenciana) para que distribuya y gestione el dinero en beneficio de las, los y les compañeres afectades, entre elles ex mazokalaris y mazokalaris. Los boletos se pueden adquirir de forma online (www.mazoka.org/sorteo-dana) y de forma presencial durante el mercado, los días 20, 21 y 22 de diciembre, así como desde hoy hasta el 20 de diciembre en las librerías de Gasteiz: Mara-Mara, Zuloa, Anegón y el espacio Másbarro.





