GOIURI JAUREGIA
Martín Salinas Aretoa (Sarrera Fray Zacariasen kaletik)
Noemí Villamuza, Maite Gurrutxaga, Yolanda Mosquera eta Elena Odriozola ilustratzaileek, mazokalari izandakoek, gure bosgarren urteurrena eta Fournier Karta Museoaren 150. urteurrena ospatzeko egin den karta-sortako palo bana ilustratu dute. Horren haritik, 40 karta erraldoi jarriko ditugu ikusgai, abenduaren 19an, osteguna, 19:00etan, hasita.
Ikuskizuna, gertutik, Asociación de Ilusionistas de Álava elkarteko kartomagoen eskutik, «MAZOKA BARAJA» erakusketaren inaugurazio-ekitaldian
Ikertzeko eta jolasean ondo pasatzeko erakusketa bat. Kartoizko piezekin eraikitzeko joko bat izango da, eta, harekin, eremu bizi, sorgune, bihurtuko da Ur Biltegirako sarrera. Eraikuntza bolumetrikoak, ahokagarriak, ibilbideak, forma elkartuak eta konbinagarriak.
MAZO planetako biztanleek beren azalean bizi izan dituzte aldaketa klimatikoaren arazoak. Hori dela eta, gizakiongana etorri dira, ingurumena zaintzearen garrantziaz ohartarazteko. Munstro estralurtar horiek, beren jakinduria guztiarekin, naturarekin bat egiten ikasi dute, eta zuhaitzekin kamuflatzen. Kartoi-kolorea, berdea, zuria eta beltza gustatzen zaizkie gehien. Etorri tailerrera eta bihur zaitez MAZO-ALIENS bat, lurtarrei planeta zaintzeko zer egin behar duten erakusteko. Garrantzitsua: ekarri aterki bat, badaezpada…
Antzerkia, berez, jolasa da beti. Jolasa… irudimena eta sormena. Eta horrela, irudikatuz, sortuz, bidea antzerki bihurtzen da. Tailerrak txikiek banan-banan eta taldean haien adierazpenaren askatasuna aurkitzeko gunea proposatuko du.
Denen artean karta-sorta bat sortzeak erraza dirudi, baina… Eta arauak? Ados jartzea eta partida bat jokatzeko gai izatea da tailer honetan proposatzen dizuegun erronka. Aparteko karta-sorta bat sortuko dugu, eta betidanik aplikatu nahi izan dituzun arau ero horiek aplikatu ahal izango dituzu! Jokatu nahi?
Intuizioa, jakin-mina eta esperimentazioa behar-beharrezkoak dira ikaskuntza sortzailean.
Tailer hau esperimentatu eta liburua objektu gisa ikustearen aukera guztiez baliatu nahi duten ikusmin guztiei zuzenduta dago. Tailerrak ibilbide bat eskainiko du joko batetik bestera. Ibilbide horretan, liburuaren morfologiarekin esperimentatuko dugu, eta irakurtzea joko moduan hartuko.
Liburua beste mundu batzuetara iristeko ate gisa.
Uharte-liburua, maletako liburua, ate sekretua…
Mapa-formako liburuak, zeinu-jokoak, karta-jokoak, araupeko jokoak, eraikuntza-jokoak, paperezko agertokiak, dioramak, liburu mugikorrak
Museo batera joaten garenean, hainbat ikuspegitan oinarrituta egitura daiteke bisitaldia, eta hala egin behar da, bisitariak bere interesen arabera esperimentatu eta goza dezan. Ilustrazioari buruzko asteburu honetan, «museoan barrena» ibiliko gara. Baina ez gara ahaleginduko, soil-soilik, Fournier Karta Museoko erakusketa nola antolatuta dagoen ulertzen, zer teknika erabiltzen dituzten kartak egiteko, zer gairi buruzkoak diren, beste herrialdetan zer fabrikatzaile dauden, eta abar, baizik eta karta sorta batzuk ikusiko ditugu, eta haien diseinuetan, koloreetan eta poesian murgilduko gara. Pentsatu ere egingo dugu. Zergatik dira biribilak Indiako kartak?
Karten garrantzi sozial eta kultural handia, mendeetan zehar eta zibilizazioen artean erlazionatzeko modu bat izan baitira. Jokoa bera eta indarkeriarekin duen erlazioa (edo, bestela, haren ahalmen sublimatzailea, liskarraren ordezko gisa). Jokoaren dimentsio didaktikoa (karten apaingarriak: mapak, talde etnikoak, esaera zaharrak, kontakizunak, musika-piezak…) edo funtzio soziala (taldeen artean konplizitateak sortzeko bidea, zaharrentzako kirola).
Eta jatorria karta-jokoan duten esamoldeak? «cantarle las cuarenta», «un as en la manga», «el copón de la baraja», «hordagoa bota», «trampas en el solitario», «romper la baraja», «poner las cartas boca arriba», etab.
IDarte Euskadiko Goimailako Diseinu eskola publiko bakarra da. Gure hezkuntza eskeintza honako hau da: Goimailako Irakaskuntza Artistikoak Barne Diseinuan eta Diseinu Grafikoan (4 urtekoak, eta unibertsitate gradu baliokideak) eta Goimailako Heziketa Zikloak Animazioan, Argazkilaritzan eta Ilustrazioan (2 urtekoak). 25 urte baino gehiagoko ibilbidea daukagu, eta irailetik hona gure egoitza berrian gaude, Betoñoko konbentuan.
Milimbo estudio bat da, eta, aldi berean, liburuak eta objektuak argitaratzeko proiektu bat. 2007an ekin zion bideari, eta liburu ilustratuen bidez hurbildu zen jokora, joko bisualaren bidez narraziora hurbiltzeko moduen bila. Aurrerago, beste gauza batzuekin esperimentatu zen, eta objektu eta jokoak sortzeko beharra etorri, baina beti storytelling edo narratibari eutsiz.
José Antonio Barrionuevo kazetari espezializatuaren eskutik, MAITE GURRUTXAGAK, ELENA ODRIOZOLAK, NOEMÍ VILLAMUZAK eta YOLANDA MOSQUERAK sortze-prozesua azalduko digute: nola egin zioten aurre kartak ilustratzeko erronkari, objektu baten eta joko baten narrazio bisual zailari. Lau ilustratzaile horiek, mazokalari izandakoak, oso ezagunak dira Euskadin eta nazioartean; guztiek Ilustrazioko Sari Nazionala edo Euskadikoa jaso dute, eta hiru Euskadiko ilustratzaile garrantzitsuenen artean daude.
Miren Narbaizak MICE (maiz) aurkeztuko digu, bere bakarkako proiektua. Disko berria grabatu aurretik, kantu eta soinu berriak probatzen ari da zuzenekoetan eta Joseba Baleztena musikariak lagunduta, rocketik abiatzen diren askotariko estiloak eskainiko ditu Mazokan, gitarrak, bajua, sinteak eta ahotsak entzungo dira.
https://www.youtube.com/watch?v=ctgVFRl5mZc&feature=youtu.be
«If I can’t play I don’t want your revolution», Rock & Roll & Good Mandanga, Dorleta Rata Jonesekin: R, argitaratzailea eta asaldatzailea. Haren biniloek biharamunik ez balego bezala jarriko gaituzte dantzan underground delakoaren sakontasunetik.
Gasteizko musikazale-orkestra txiki honek «VERNE» dakarkigu, musika-pieza originalen multzo bat, zeina idazle frantziar ospetsuaren zenbait nobelatan oinarrituta baitago. Halaber, obra horien lehenengo edizioetako ilustrazioak proiektatuko dira.
Bi gune egokituko dira, nola txikiek hala handiek inguruak akuilaturik eta mazokalarietan inspiraturik marraztea izan dezaten. Erdu eta ekarri zuen arkatz eta margoak. Zure arkatzak eta margoak ekartzera eta Mazokako postalak marraztera bultzatzen zaituztegu, eta horrela denok batera gure photocall ilustratua sortuko dugu collage kolektibo handi batean!
Barruan marrazkilari bat duen kartoizko tresna bat da. Erretratu ilustratu bizkorrak egiteko jarduera. Pertsonaiak ezaugarrietan oinarrituta marraztuko dira; adibidez, ilea, osagarriak, keinuak, zaletasunak, etab.
Edizio honetako hainbat mazokalari eta kolaboratzaile liburuak eta autoedizioak sinatzen eta ilustratzen arituko dira jaialdiak dirauen bitartean. Besteak beste, hauek arituko dira: Ediciones Modernas El Embudo, Elena Odriozolarekin; Ediciones Tralarí, Cintia Martínekin; Yorokubu, Diaz-Faesekin, Ester Garcíarekin, Yolanda Mosquerarekin, Noemí Villamuzarekin, Maite Gurrutxagarekin, Miguel Lara Rodriguezekin, Javier Hernándezekin, Nuri Annekin, Mattinekin eta Miren Asiain Lorarekin.
Jaialdiak dirauen bitartean, eta jaialdiaren aurreko asteetan, MAZOKA LAGUN establezimenduetan txartelak erosi ahal izango dituzue antolatzaileen STANDEAN, hiru saski ilustraturen zozketan parte hartzeko. Saski horietan, mazokalariek emandako jatorrizko obrak, irudiak eta aplikazioak egongo dira.
Hitzaldian, Society of Children´s Book Writers and Illustrators of Spain elkarteko ilustratzailea eta haren koordinatzailea den Ale Díaz Bouzak entzuleei azalduko die milaka aukera dituztela hizkuntza-oztopoak gainditu eta gaur egun nazioarteko merkatuetako baliabide guztiak aprobetxatu nahi dituzten ilustrazioko profesional guztiek.
Natalia Albéniz ilustratzaile eta artista bisual arabar bat da. Lanean, esperimentazioa, ikaskuntza, irakaskuntza eta lan kolektiboa uztartzen ditu. Hitzaldi honetan, Colectivo Cerdas taldean zer lan egiten duen ikusiko dugu, baita praktikaren eta analisiaren bidez ilustrazioaren mundura nola hurbiltzen den ere.
“Errege bat bezain handikiro bizi da Leo katua. Egoera gozo hori hankaz gora jarriko zaio ordea, lehiakide bat agertzen zaion une berean” Maite eta Mikel Gurrutxaga, ilustrazaile eta idazle anaiak, lana Eusko Jaurlaritzaren irudiak sortzeko diru laguntza jaso zuen.
“Tripak: huts bete hots -izen bera duen- pieza eszeniko batetik (bir)sortu den poesia ilustratu liburu bat da. Pieza eszenikoa poemario baten gainean izan zen eraikia, eta orain, poemario bera papereratu dute egileek, eta poema bakoitza ilustratu. Pieza eszenikoa Gazte Sortzaileak bekaren bidez eraman zuten aurrera; oraingo proiektua, aldiz, Gasteizko udalak kultur proiektuentzat eskaintzen duen dirulaguntzarekin. Egileei dagokienez, testuak Haizea Beruetek sortu ditu, Eguzki Donnellanek ilustrazioak, eta Laura Moscoso arduratu da maketazioaz. ”
Taller creativo para romper el blanco, para iniciad@s o no.
¿Qué recursos utilizamos para dar forma a nuestras ideas? ¿Cómo cuidamos las imágenes que queremos utilizar?¿Sabemos aprovechar otras disciplinas para alimentar la ilustración de ellas?
¿Habéis probado a componer vuestra propia banda sonora para ambientar un proyecto? ¿Sabemos jugar en el proceso creativo de un story? “Porque en los bocetos están las ideas furiosas y lúcidas, son el combustible que alimenta la pieza final.”
Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies
Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.