ILUSTRATZAILEAK, “KANONETIK KANPO” DAUDEN ARTISTAK
ETA HISTORIAREN DIBULBATZAILEAK
Podcasta erreferentzia bat da artearen eta historiaren sektorean, eta gure IX. edizioan grabatu genuen.
2015ean lehen edizioa egin zenetik, azoka finkatu egin da sektoreko erreferentzia gisa, eta gaur egun izen handia du lurralde eta Estatu mailan. Eta 2015etik, emakumeen edo genero ez binarioen eskaerak zein parte-hartzea % 70etik gorakoak izan dira beti.
Baita gaur egun ere, Arte Ederretako Fakultateen hezkuntza-programetan, ilustrazioa, arte plastikoen barruan, arte txikitzat hartzen da lanbide baten parte delako. Eta produktuei aplikatutako ilustrazioa edo ehunetan, baxeratan, seinaletikan, packagingean, panpinetan eta abarretan erreproduzitzeko enkarguz egindakoa erabilera komertzialeko lanbide gisa ulertzen da, egile zigilurik edo zigilu artistikorik gabeko gisa. Bitxia bada ere, inguratzen gaituzten eta beti inguratu izan gaituzten lan eta marrazki horien egileek ez dute, ez aitortzarik, ez ikusgaitasunik, izan ere, trazu horien atzean, gehienbat, emakumeak baitzeuden eta baitaude.
Historiak ezkutatu egin ditu eta orainak zaildu egiten du, besteak beste, komikiaren espazio maskulinizatuetan beren lekua eskatzen duten emakumezko egileen lana. Hori dela eta, Isabel Mellén filosofo eta artearen historialariarekin eta Naiara López de Munain irratiko kazetariarekin lankidetzan, hau da, “HISTORIAREN DIBULBATZAILE”ekin lankidetzan, Mazoka baino lehen, abenduaren 14an, larunbatean, zuzenean grabatu genuen “Kanonetik kanpo” Podcasta.
Programan iraganean aditua den gonbidatu bat izan genuen: Haizea Barcenilla. Artearen Historian doktorea da, EHUko irakaslea, dibulgatzailea eta ikertzailea museologia, komisariotza eta arte garaikidearen arloetan, genero-ikuspegitik. Eta gonbidatu gisa, gaur egun lanean diharduen eta egungo gorabeherak ezagutzen dituen Zuz Martín izan genuen: komikigilea, ilustratzailea eta aktibista ez binario transfeminista, Historian lizentziaduna, eta 2013an Emakume Komikigileen Kolektiboaren sortzaileetako bat izan zen. Horrela, zubi bat eraiki genuen gure jaialdian Mazokalari gisa parte hartzen duten emakumeen iraganaren eta orainaren artean. Mazokari buruzko programa bat grabatu genuen, sektoreko profesionalentzako ekitaldi gisa dakarren guztiarekin, eta gerorako entzungai geratuko da, Mazokak eta Gasteizek —babesa ematen duen, balioan jartzen duen, eta aukerak eta aitortza ematen dituen proiektu profesional gisa— duten esanahiari adiera berriak emateko eta posizionatzeko.
Podcastak milaka entzule izan ditu Estatu osoan eta Latinoamerikan, eta Ivooxen eta Spotifyn dago entzungai.


