2025eko MAZOKALARIEI ETA IKASLEEN BEKARI BURUZKO ERABAKIA JAKITERA EMATEA
» Aurtengo edizioan, 31 dira hautatutako mazokalariak, protagonismo, proiekzio eta leku handiagoak izan ditzaten, euren obra eta ilustrazio aplikatuak hobeto eta sormen handiagoz ikusgai jartzeko.
» 31. lekua bekikasle-Laboral Kutxa bekaren irabazlearentzat izango da, Sebastián Espinazo portugaletetar gaztearentzat, zeinak ilustrazio digitaleko bere proiektuari esker eskuratu baitu beka; bere proiektuan, unibertso oso bat sortu du musikaren, zientzia fikzioaren eta psikodeliaren inguruan..
» Epaimahaiak eskaeren berrikuntza eta kalitate teknikoaren maila benetan handia azpimarratu du, eta adierazi du ia guztiek betetzen zituztela mazokalari izateko baldintzak eta estandarrak.
» X. edizioa den honetan, Arabako mazokalariek, eta baita Ávila, Jaén, Murtzia, Galizia, Dominikar Errepublika, Venezuela eta Italiakoek ere, beren arteaz beteko dute Montehermosoko Ur Biltegia 2025eko abenduaren 19, 20 eta 21ean.


