“ARABAKO ILUSTRAZIOA: 2015-2025 mazokalariak” ERAKUSKETA
KORDOI ETXEA, FUNDACIÓN VITAL FUNDAZIOA
2025eko ABENDUAREN 11tik 21era
“ARABAKO ILUSTRAZIOA: 2015-2025 mazokalariak” ERAKUSKETA
Aurten, 2025ean, MAZOKA Marrazki Azokak 10 urte bete ditu eta ospatzeko arrazoia dela iruditu zaigu, guretzat ez ezik, Gasteizentzat ere, gaur egun erreferentziazko hiri bat baita sektorean. Ilustrazioak dena zeharkatzen du, funtsezko tresna sortzailea da ikerketan eta garapenean, komunikatzeko hizkuntza bat da eta, argitaletxeen munduan ez ezik, prentsan, publizitatean, ekitaldietan, era guztietako zerbitzuetan, industrian, artisautzan eta abarretan ere presente dago.
Ilustrazioak, marrazkigintzak, diseinuak eta animazioak berariazko trebetasunak eta ezagutzak ematen dituzte, kultura sustatzen dute, bertako identitatea aberasten dute eta esperientzia paregabeak sortzen dituzte.
2015az geroztik, 70 arabar baino gehiagok hartu dute parte azokan, baina jakin badakigu bertako talentuaren asmamena eta originaltasuna kopuru hori baino askoz handiagoak direla. Dena den, haiek eta erakusketan ikusgai egongo diren obrak km0-ko sormenaren txinparta jasangarriaren kalitate benetan handiaren erakusgarri oso sendoa dira.
Inaugurazioa:OSTEGUNA, ABENDUAREN 11, 19:00etan
ARETO GOTIKOA, 0. SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
KORDOI ETXEA, ARETO GOTIKOA:
Kuchillería, 24
MONTEHERMOSO KULTURUNEA
2025eko abenduaren 19tik 21era/strong>
I. eta II. TAILERRAK “MUGIMENDUA MARRAZTEA”, VACA RULES!-ekin
(0-99 urte)
#playmatters leloa duten proposamenen bidez, jolasera iritsiko gara, pertsona bakoitzaren adierazpide berdingabe gisa eta komunitatean ikertzeko espazio seguruak sortzeko tresna gisa hartuta. Tailer honetan zure aztarna utzi ahal izango duzu, askotariko musika-aukeraketa baten erritmoan mugitzen zaren bitartean, eta zure gorputzaren eta trazuaren arteko harreman posiblea ikertzen duzun bitartean.
Pedagogia aktiboetan, Hezkuntza Sortzailean eta Segni Mossin trebatutako Andrea Alonsok eta Cris Redondok gidatuko dute, zeinak jolaserako instalazio artistikoak sortzen baitituzte eta esperientziak bideratzen baitituzte museoetako espazioetan.
I. TAILERRA, LARUNBATA 20, 11:00 (Eu+Es)
II. TAILERRA, LARUNBATA 20, 17:00 (Eu+Es)
2 ARETOA, 3. SOLAIRUA
Kostua: 5 € lagun bakoitzeko
Iraupena: ordubete
Izen ematea: Link entradium
“EGUNKARI ILUSTRATUA, behaketatik koadernora” TAILERRA, GALIGALIDIBUJA-rekin
(+ 16 urte)
Magali ilustratzaile argentinarrak gure ingurua berriz ezagutzea proposatzen digu, horretarako marrazkigintza baliatuta, erabateko behaketa ariketa gisa.
Marraztea ez da praktika artistiko hutsa, inguratzen gaituen horrekin berriz konektatzeko modu bat ere bada: eguneroko gauzetan dauden kolore, testura, forma eta ezkutuko asmoekin konektatzeko modu bat. Marrazteko ekintzak eskatzen dituen intentsitatetik eta arretatik abiatuta, berriro begiratzen ikasiko dugu, pertsonen, animalien eta objektuen berezitasuna hautematen. Begirada hori doitzen lagunduko duten ariketen eta jokoen bidez, marrazkigintzaren funtsezko nozioei helduko diegu eta aholku oso praktikoak jasoko ditugu.
LARUNBATA 20, 17:00 (Es)
3 ARETOA, 3. SOLAIRUA
Kostua: 15 € lagun bakoitzeko (materialak barne)
Iraupena: 2 ordu
Izen ematea: Link entradium
“SORTU ZURE EX·LIBRIS PROPIOA” TAILERRA, PRINT IS NOT DEAD-ekin
(+ 16 urte)
Ba al dakizu zer den ex·libris bat? Liburuak markatzeko eta norenak diren jakiteko erabiltzen den zigilu bat da.
Tailer honetan 8×4 cm-ko zure ex·libris propioa marraztu, zizelkatu, tintaztatu eta estanpatuko duzu artisau-erara, Natalia Ros Gasteizko ilustratzaile, mazokalari ohi eta grabatzaileari esker.
Linograbatuaren teknikaren prozesu zoragarria ezagutuko duzu modu atsegin eta dibertigarrian, eta zure liburu guztiak estanpatzeko gogoz itzuliko zara etxera.
IGANDEA 21, 11:00 (Es)
3 ARETOA, 3. SOLAIRUA
Kostua: 15 € lagun bakoitzeko (materialak barne)
Iraupena: 2 ordu
Izen ematea: Link entradium
”BASOAREN HOTSAK” ITZALEZKO TXOTXONGILOEN IKUSKIZUNA, LA OVEJA ESTELAR-ekin
(0-99 urte)
Basoaren hotsak ikus-entzunezko ikuskizun bat da, partaidetza sustatzen duena eta txotxongilo eta paperezko aparatuekin egindakoa, eta naturaren, edertasunaren eta musikaren zaleak diren familiei zuzenduta dago.
Zuhaitz oso berezi batek bere fruitu bitxiek ezkutatzen dituzten hotsak erakutsiko dizkigu eta basoarentzako doinu berriak elkarrekin eraikitzeko parte hartzera gonbidatuko gaitu.
Estela Labajo Duque aka Estela Creativa, artisau grafikoa, eta Isaac González San José aka Diez Ovejas, sortzaile grafikoa eta musikaria, bikote profesionala, afektiboa eta bizitzako bikote dira (eta mazokalari ohiak) eta, elkarrekin, publiko guztientzako ikuskizun xumeak diseinatzen dituzte.
IGANDEA 21, 11:30 (Eu+Es)
3 ARETOA, 3. SOLAIRUA/span>
Kostua: 5 € lagun bakoitzeko
Iraupena: 45´
Izen ematea: Link entradium
CHITZALDIA: ”FANZINEAK ERREIBINDIKAZIORAKO ARMA GISA”
Ane Arzelusekin
Mazokalari ohi eta aurtengo kartelaren egileak egingo duen hitzaldiaren helburua da fanzineari ikusgaitasuna ematea, underground kulturaren edo kultura alternatiboaren berezko argitalpen formatu gisa; izan ere, fanzineek, sortu zirenetik, askotariko aldarrikapenei lotutako edukiak zabaltzeko balio izan dute, hala nola aldarrikapen feministak eta LGTBIAQ+ taldeari lotutako beste batzuk. Hitzaldian, fanzinearen hastapenak jorratuko dira, formatuak eta editatzeko moduak aztertuko dira, eta argitalpen horien berezko gai eta tonuen zabaltasuna arakatuko dira (bertan adibideak emanda).
Arzelus komunikazio grafikoarekin maiteminduta dagoen irudigile bat da. Bere lana kolore biziz eta forma sinplifikatuz beteta dago, betiere ideiak modu argi, original eta interesgarri batean komunikatzeko helburuarekin eta, horretarako, normalean, autoediziora jotzen du.
LARUNBATA 20, 11:00 (Eu+Es)
ORTUÑO ARETOA, 2. SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
“AZTARNA ILUSTRATU BAT” HITZALDIA,
Celsius Pictor-ekin
“Aztarna ilustratu bat” izeneko hitzaldia munduan zehar egingo dugun bidaia bitxi eta dibertigarri bat da, non gehien kontatzen diren istorioen edo liburu ezagunenen irudiek gugan zer nolako eragina izan duten ikusi ahal izango dugun, gure iruditeria nola eraiki duten eta, batez ere, gure egunerokotasuna argitzeko irudi horiek sortu zituzten emakume eta gizonak ezagutu ahal izango ditugu. Haien eraginak, ideiak eta lana ekarriko ditugu bueltan, gure alde zenbat egin duten gogoratzeko eta inspiratzeko, guk eta etorkizuneko belaunaldiek haien ideiei eta gizatasunari urteetan jarraipena eman diezaiegun.
Celsius Pictor mazokalari ohiak bere lanik artistikoena azken 400 urteetan aktibo egon diren milaka ilustratzaileren bizitza eta obra ikertzearekin uztartzen du, horien legatua eta eraginak bizirik eta gertu mantentzeko, Ilustrazioaren Historia handi bat ez dagoenez.
LARUNBATA 20, 12:00 (Es)
ORTUÑO ARETOA, 2. SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte/span>
E“MAZOKAKO KARTELEN 10 URTE” ERAKUSKETA
AlexF, Yolanda Mosquera, Naiara Errazti, Ainara Tavárez, Mercedes de Bellard, Maite Gurrutxaga, Inge Conde eta Ane Arzelus.
10 kartelek, bakoitzak bere gai, teknika eta estiloarekin —edizioaren eta arduratu den ilustratzailearen arabera—, identitate sendo eta nortasun bakana eman diote gure ekitaldiari. Horiei esker, Mazokak Estatuko eta nazioarteko aintzatespena lortu ditu, jaialdi profesional gisa eta zaintzen duen erreferentzia gisa: bere proiekzioa eta irudia zein Gasteizenak zaintzen ditu.
ATRIOA, -2 SOLAIRUA
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
MAHAI INGURUA “Sormenaren txinparta, gizakiok egindako kartelen 10 urte”
Moderatzailea: DIGA, Arabako Diseinu Grafikoaren Profesionalen Elkartea.
HITZALDI/ELKARRIZKETA formatua izango du eta kartelen egileek beren urteko ilustrazio protagonista asmatzeko eta sortzeko esperientziari buruz hitz egingo dute; jakin-mina duen era guztietako publikoari zuzenduta dago, eta edozein jaialdi edo ekitalditan (intrusismoaren, AAren edo lehiaketa espekulatiboen aurrean) kartel original batek duen garrantzia jorratu eta horren inguruan hausnartuko da.
Edizio bakoitzean identitate bisual berezi bat sortzeko prozesua nolakoa izan zen aztertuko da, eta abiapuntua indar handiko kartel funtzional eta erabilgarri bat izango da. Lan hori sektore bereko bi dizplina —ilustrazioa eta diseinua— uztartzen dituzten profesionalen esku utziko dugu, izan ere, bi diziplina horiek harreman estua dute eta xede komun bat dute: eragikortasunez eta efizientziaz KOMUNIKATZEA, ERAKARTZEA, ERRENTAGARRI BIHURTZEA. Prozesua nolakoa izan zen eta, hala badagokio, haren egokitasunaren arrazoiak aztertuko dira.
LARUNBATA 20, 13:00 (Eu+Es)
ORTUÑO ARETOA, 2. SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
“STOP IA GENERATIVA” ERAKUSKETA
“STOP IA GEN” Autoras de Cómic taldearen 90 kartel
Erakusketak Angôulemeko Jaialdian zehar, 2025eko urtarrilean, abiarazitako #STOPIAGENERATIVA / #AASORTZAILEARISTOP kanpainaren emaitza biltzen du. Kanpaina Estatuak eta Europa AAren eta jabetza intelektualaren inguruan egiten ari ziren politikak zirela eta jarri zen abian. Erakusketan komikiaren munduko sinadura onenek parte hartzen dute eta hainbat egileren 90 kartel jartzen ditu ikusgai, besteak beste, Cristina Durán, Bea Lema edo Ana Penyas sari nazionalenak, eta Ipar Amerikako merkatuan lan egiten duten Carmen Carnero edo Natacha Bustos handienak.
Egileok komikiaren dinamika produktiboen muina gara. Guk jartzen ditugu talentua, originaltasuna eta ahaleginik handiena. Geu gara, azken buruan, 130 urteko historia duen industria editorialaren oinarria eta izateko arrazoia. Gure irudimen eta marrazkirik gabe, pertsona sortzailerik gabe, alegia, AA ez da ezer.
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
MAHAI INGURUA: “Gizakion irudimena vs AAri buruzko gezurrak eta kondairak”.
Moderatzailea: AUTORAS de CÓMIC taldea
HITZALDI/ELKARRIZKETA formatua izango du eta Elisa McCausland-ek moderatuko du. Elisa kazetaria, kritikaria eta kultura herrikoian eta feminismoan espezializatutako ikerlaria da, Autoras de Cómic Estatuko taldearen sustatzailea, eta Komiki Kritikarien eta Dibulgatzaileen Elkarteko kide da. Mahai inguruko parte hartzaileek hizpide izango dute AA esparru artistikoetan, besteak beste, komikigintzan bat-batean sartzeak euren egunerokotasunean sortu duen problematika. Eztabaida eta gogoeta piztuko da, haren erabilerak giza irudimenak berezko dituen gaitasun kritikoa eta eraldaketa sozialerako gaitasuna baliogabetzen dituenari buruz, bai eta haren funtzionamenduari buruz ere, gidoigileen, marrazkilarien, ilustratzaileen, errotulatzaileen, maketatzaileen, editoreen, diseinatzaileen eta itzultzaileen lanaz jabetzen baita.
IGANDEA 21, 12:00 (Es)
ORTUÑO ARETOA, 2. SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
BISITA GIDATUAK
Bisita gidatuak doakoak izango dira eta lekuak bete arte eskainiko dira (20 lagun). Herritarrek, oro har, eta ikasleek eta irakaskuntza artistikoetako ikastetxeetatik etorritako taldeek entzun ahal izango dituzte mazokalarien lanari buruzko aurkezpenak, gaztelaniaz eta euskaraz, bai eta “Mazoka: gizakiok egindako kartelen 10 urte” eta “Stop IA Gen” erakusketei buruzkoak ere, Marta C. Dehesa Jaialdiko zuzendariaren eta Elisa McCausland Autoras de Cómic taldearen bazkide fundatzailearen eskutik.
OSTIRALA 19 eta LARUNBATA 20, 19:30 (Eu+Es)
ATRIOA/JOVELLANOS/UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
IGANDEA 21, 13:30 (Eu+Es)
ATRIOA/JOVELLANOS, -2 SOLAIRUA
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
IRRINTZIAK, TXALAPARTA eta BERTSOLARIAK,
X. urteurrenaren inaugurazioan eta ospakizunetan.
Aurten ere, Mazoka IRRINTZIEKIN inauguratuko dugu: gaur egun, irrintzia ospakizunetako alaitasunaren eta zirrararen sinonimoa da, baina ilustrazioarekin partekatzen duena zera da —euskal artzainen artean jatorrian zuen funtzioak—, biak KOMUNIKATZEKO eta garapen kulturalerako bi teknika edo bitarteko direla, bata soinu bidezkoa eta bestea grafikoa.
Eta aurten, inoiz baino gehiago, ez ditugu gure sustraiak ahaztu behar, ezta gizakiok sortu ahal izan ditugun hizkuntza guztiak ere, marrazki edo oihu sinpleagoetatik hasi eta pentsamenduak, sentimenduak eta ideiak adierazteko aukera ematen diguten hizkuntza abstraktu edo sinboliko konplexuetaraino.
OSTIRALA 19, 18:00 (Eu)
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
FMAZOKALARIEN SINADURAK ETA AURKEZPENAK
Jaialdian zehar, beren liburuak, autoedizioak eta fanzineak SINATU ETA ILUSTRATUKO DITUZTE edizio honetan parte hartu duten ilustratzaileek. Hona hemen horietako batzuk:
• Nuria Díaz
• Ramón París
• Higinia Garay
• Natalia Velarde-tarde y tristes ed.
• Clara cábez- cols
• Belén Moreno
• Conchi trudier
• Alera Vida
• Lindsay Olivares -hitzarte
• Marrimarrazki
• Istricie
• Malfario cómics.
LARUNBATA 20, 17:30 (Eu+Es)*
ATRIOA, -2 SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
XILOGRAFIA ERAKUSTALDIA
Zuzeneko erakustaldia, Alba Tojo mazokalari arabarraren eskutik, non xilografiaren grabatu teknikarekin egindako artisau estanpazioa nola egiten den ikusi ahal izango dugun: zurezko xafla bat zizelkatu eta tintaztatu ondoren, presioa eginez, irudia paperera edo ehun batera transferitzen da.
IGANDEA 21, 17:30 (Eu+Es)
ATRIOA, -2 SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
AHOLKULARITZA GRAFIKOA
Angel María Remírez de Ganuza Ayastuy Mazokako fundatzaileetako bat da, zeinak ordu ugari eman baititu pigmentu, aglutinatzaile, esentzia eta marrazki artean. Areto-dantzetan dezente moldatzen da, solaskide ona eta tailergile are hobea da, eta haren esku bikainetik jasoko dugu arreta kontsulta nahiko berezi honetan.
Aholkularitza Grafikoan ideia bat, hitzak, kontzeptu bat, sentipen bat, dena delakoa ematen duzu, eta ilustrazio moduan itzultzen zaizu. Bat-batean eta zuzenean.
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
ILUSTRAMATOIA
Kartoizko tramankulu bat da, barruan marrazkilari bat duena; oraingo honetan Iratxe Arrilucea, Itzala, izango da, ID-ARTEko ikasle talentudun bat.
Erretratu azkar ilustratuak zuzenean marrazteko jarduera bat da. Erretratua eskatzen duten ikusleen ezaugarrietan (ilean, osagarrietan, keinuetan, zaletasunetan…) oinarritutako pertsonaiak egiten dira.
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte
MARRAZKITEKA
Areto bat egokituko da, non txikiak (eta helduak), mazokalariak bisitatu ondoren, inguruneak inspiratuta margotzera animatu ahal izango diren. Inprobisatutako artisten eskura jarritako mahaietan esku hartzera animatuko ditugu, guztion artean, gure X. edizioa ospatuko duen agertoki ilustratu kolektibo bat sortzeko.
12 urtetik beherakoek haietaz arduratuko den heldu batekin egon behar dute une oro.
2 ARETOA, 3. SOLAIRUA
Doako sarrera lekuak bete arte (50 lagun)
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
MAZOKAKO TXARTELAK
Jaialdi osoan zehar, hiru saski ilustraturen zozketarako zorioneko zenbakiak erosi ahal izango dituzu antolatzaileen standean. Saskietan mazokalariek dohaintzan emandako obra originalak, irudi-orriak eta aplikazioak egongo dira.
Zure zenbakia MAZOKAren X. edizioa hasi baino lehen eskuratu nahi baduzu, aurreko asteetan salgai egongo dira Mazoka Lagun establezimenduetan, hala nola MÁSBARRO, MARA-MARA edo ZULOAn.
Saskien zozketa: IGANDEA 21, 18:30
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
2025eko MAZOKALARI STAND ONENA
Honako hauek izango dira epaimahaikideak:
• DIGA Diseinuaren elkarteko kide bat,
• Id-Arte Eskolako Barne Diseinuko goi mailako zikloko irakasle bat eta
• izen oneko ilustratzaile euskaldun bat.
Guztiek ere Gasteizko marrazki eta ilustrazio jaialdia bisitatuko dute, eta eszenaratze ilustratu onenaren saria emango diote MAZOKAren X. edizioko parte hartzaile bati. Kontuan hartuko dira dekorazioa, identitatea, originaltasuna eta jasangarritasuna.
Saria saski bat izango da, CAFÉS LA BRASILEÑAren produktuekin, web portfoliorako urtebeteko harpidetzarekin eta DRAWFOLIO denda batekin.
Sari banaketa: IGANDEA 21, 18:30
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
MONTEHERMOSO KULTURUNEA;
Fray Zacarías Martínez, 2
UR BILTEGIA, -2 SOLAIRUA
AlexF, Yolanda Mosquera, Naiara Errazti, Ainara Tavárez, Mercedes de Bellard, Maite Gurrutxaga, Inge Conde eta Ane Arzelus.
“Autoras de Cómic” Elkartearen “STOP IA GEN” Erakusketa
JOVELLANOS ARETOA, -2 SOLAIRUA
ARABAKO ILUSTRAZIOA, 2015-2025 MAZOKALARIAK
Abenduak 12, ostirala: 8:30etatik 14:00etara Abenduaren 15etik astelehena 18ra osteguna
08:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara
Ostiraletik, 19tik, igandea 21era: Mazokaren ordutegia
Abenduaren 20a, larunbata:
10:00-14:00 “Zuria kentzea” ilustrazio tailerra, Zuriñe Aguirre-rekin
Abendua: 2025eko Mazokalarien txokoa
Abenduaren 20a, larunbata. Solasdun aurkezpenak eta sinadurak
17:00 “Tristás y la aventura en el Páramo Tenebroso” liburu ilustratua
eta “Estuche de Roald Dahl”, Nórdica Libros eta Ibán Barrenetxearena
17:45 “La leyenda de Sleepy Hollow” liburu ilustratua, Idoia Iriberteguirena
• Bideratzailea: Marta Martínez
Abendua: 2025eko Mazokalarien txokoa
Abenduaren 20a, larunbata. Solasdun aurkezpenak eta sinadurak
18:30 “Dirígete hacia el.. Gira a la derecha… En la rotonda” Fanzinea, Mikel Escalera eta Joel Iglesias-ena
19:15 “Viñetaria: Historia universal de las autoras de Cómic” entsegua, Elisa McCausland eta Diego Salgado-rena
• Bideratzailea: Antonio Altarriba
Abenduaren 20a, larunbata:
18:00 AZOKA MUTANTEA, tokiko artista eta artisauena
22:00 DJ EROMENA


