PRENTSA OHARRA
2024ko 40 MAZOKALARIAK ETA IKASLEEN BEKA
Mazokaren IX. edizioak marka guztiak hautsi ditu 2024ko abenduaren 20tik 22ra Gasteizen egingo den marrazki eta ilustrazio azokan parte hartzeko interesa agertu duten marrazkilarien eskaera kopuruari dagokionez.
» Urtebeteko geldialdiaren ondoren itzuliko den honetan, Azokak 379 eskaera jaso ditu eta horrek 2020ko marka haustea ekarri du —pandemiaren ondorioz online formatuan egin behar izan zenekoa—, eta onespen argi bat ere bada, ilustrazioaren sektoreak ekitaldi honen jarraipenaren alde egiten duen apustua.
» Bere ibilbide profesionalean aitortzak eta sariak jaso dituzten Estatuko eta nazioarteko profesionalak, hala nola Maite Gurrutxaga, Adolfo Serra, Verónica Grech, Enma Gasco, Ana Bustelo edo Armin eta Arash Abolfathi izango dira Mazokalariak aurtengo edizioan.
» Antolatzaileek bereziki azpimarratzen dugu BEKIKASLE Bekarako hautagai ziren ikasleen kopurua eta kalitatea, eta lehen aldiz eskaerak jaso ditugu Frantzia, Portugal eta Greziako eskoletatik.
» Saioa Aginako gasteiztarrak BEKIKASLE- LABORAL KUTXA ikasleentzako VI. Beka irabazi du.
Irailean zehar jasotako 379 eskaerekin, Mazokaren antolatzaileek azpimarratu dutenez, IX. edizio honetan, bekarako hautagai izan diren ikasleen kopurua gainditzeaz gain, 2020ko edizio pandemikoaren marka hautsi da (335 eskaera jaso ziren). Edizio hartan, mazokalariek beren etxeetatik parte hartzen zuten, eta ez zuten fisikoki Gasteizera etorri behar marrazki eta ilustrazio azokan eta erakusketa azokan parte hartzeko. Mazokalari izatea, beraz, lan grafikoa saltzeko aukera ez ezik, sari eta curriculum-aitortza ere bihurtu da, eta profesional askok eta askok dute sari hori lortzeko nahia.
Horri dagokionez, esperientzia errepikatu nahi duten mazokalari ohiak gehiengoa dira, eta hori egiteko arrazoien artean sortzen den giroa eta azokako ikusleen eta bisitarien berotasuna azpimarratzen dituzte: “zainduta sentitzea eta komunitate baten parte sentitzea”, “Gasteizen ohitura dagoela ikustea, Frantzian bezala, ilustrazio-kultura dagoela ikustea”, “ilustrazioaren balioa errespetatzea eta ezagutzea”, “adi entzutea eta ikasteko gogoa”, “Gasteiz MAZOKArekin eta parte hartzen dugun artistekin konpromiso handia duen hiria dela iruditu zitzaidan”.
Aurten ere, eskaerak Estatu osotik iritsi dira: Kanariar Uharteetatik, Menorcatik eta Mallorcatik, baita urruneko probintzietatik ere, hala nola Badajoz, Jaén, Murtzia edo Galiziatik.
Jasotako eskaera gehienak emakumeenak eta genero ez-binarioenak izan dira, % 76, eta ehuneko hori azkenean hautatu direnen zerrendara eraman da, izan ere, gehienak emakumeak baitira. Guztira 64 izan dira Araban jaio edo bizi diren pertsonen eskaerak, aurreko edizioetan baino askoz gehiago; adinari dagokionez, batez beste oso gazteak izan dira, batzuek Mazokarekin hazi direla adieraziz.
Azpimarratu beharreko beste bi datu honako hauek dira: nazioarteko eskaerak etengabe jasotzen direla —eta ez soilik Europatik— eta jasotako eskarietatik ia laurden bat Estatu osoko ikasleenak direla, Murtziatik Cuencara, bai eta Portugal, Frantzia eta Greziako eskola eta unibertsitateetakoenak ere.
BEKIKASLE-LABORAL KUTXA ikasleentzako Bekaren VI. edizioa
Bartzelonako Escola Massanako Ilustrazioko Goi Mailako Zikloko ikaslea, Ilustratzaile bihurtutako psikologo gasteiztarra, Saioa Aginako izan da VI. BEKA/Bekikasle Mazoka-Laboral Kutxa irabazi duena, eta harekin batera egongo dira azokan eskubide osoko mazokalari gisa sortzen ari diren ikasleen beste 5 proposamen.
Aginakok duela hiru urte ekin zion bere ibilbide profesionalari ilustratzaile gisa eta, denbora horretan, bere lana Iberoámerica Ilustrako 14. katalogoan hautatu dute eta 2024ko World Illustration Awards sarietarako hautagai da.
Kolore lauekin konposatzen du, ingurune analogikoetan zein digitaletan, eta natura eta haren biztanleak dira bere inspirazio-iturri nagusiak, baina baita mitoak, folklorea eta paganoa den hori ere. Epaimahaiak kolorea, moldakortasuna eta esperimentazioa azpimarratu ditu bere lanaren ezaugarri nabarmenen artean —bai konposizioan, bai risografia edo linograbatu euskarrietan, besteak beste—.
Horregatik guztiagatik da 2024ko Mazoka Bekikaslea, eta honako sari hau jasoko du: doako izen-ematea, 500 euroko ekarpena ekoizpenerako eta ordainsari gisa, eta webgune profesional baterako harpidetza.
2024ko 40 mazokalariek, beren arte aplikatuaren bidez, ikusgai egingo dute Mazokaren edizio kulturaniztunena eta erreibindikatzaileena.
Lehen urratsak ematen dituzten ikasleen aldeko apustuaz gain, MAZOKAk beti du lekua bertako talentuarentzat eta abenduaren 20, 21 eta 22an, Montehermosoko Ur Biltegian, Arabako ilustrazio profesionalaren balio-proposamen gisa, Saioa Aginakoz gain, honako hauek izango ditugu: Alba Vargas, Styles Osunde, Carolina Mejía, Ander Gómez eta Paula Páez, euren artean oso desberdinak diren eta prentsa ohar honekin batera ikus daitezkeen lanekin.
Proposamen horiek eta gainerako proposamenek, narrazio- eta dekorazio-proposamen ilustratuez gain, marrazkia bide gidari gisa erabiliz, imajinario historikoez, folklorikoez, mitologikoez, etnografikoez eta sinesmen-sistema ezberdinez hitz egingo digute; landatartasunaz, ekologiaz, ingurumenaz, klima-aldaketaz eta agertoki distopikoez; klase- eta gizarteratze-aldarrikapenez, feminismoez, belaunaldien arteko ikuspegiez, gorputz desberdinez, pertsona arrazializatuez, migratzaileez eta lgbtiq komunitateaz, eta abar. Hori guztia estilo, teknika eta euskarri desberdinetatik, eta Mazokalari bakoitzaren esperientzia, errealitate eta bizipenetatik; Euskaditik edo Estatuko gainerako herrialdeetatik ez ezik, Alemaniatik, Nigeriatik, Italiatik, Kubatik, Kolonbiatik, Suediatik eta Argentinatik ere.
MAZOKA ZIFRATAN:
379 eskaera
88 ikasle (% 23)
64 eskaera lurraldetik (% 16)
Jatorriaren araberako beste datu batzuk:
% 37 Euskaditik egindako eskaerak
% 59 Estatutik egindako eskaerak
% 4 nazioartetik egindako eskaerak
Eskaerak generoaren arabera:
% 76 emakumeenak edo genero ez-binarioenak
% 20 gizonenak
% 4 talde mistoenak
Adolfo Serrako ilustrazioa

Ana Bustel-eko ilustrazioa

Saioa Aginako-ko ilustrazioa. Haurtengo bekikaslea




