2021eko mazokalaria izan nahi duzu?

MAZOKA ONLINE 2021

Gasteizko Marrazki Azokaren VII. edizioa marrazkien online erakusleiho bat izango da berriz ere. Marketplace espezializatu bat da, eta proiekzio handikoa. Bertan, hautatutako 40 egileak Mazokaren galerian eta mazokalarien komunitatean sartuko dira.

www.mazoka.org webguneko plataforma birtuala 2021eko azaroaren 26tik, ostirala, abenduaren 26ra, igandea, egongo da zabalik.
Abenduaren 17tik 19rako asteburuan, jarduera paraleloak egingo dira Arabako hiriburuko Montehermoso Kulturunean, herritar guztientzat, sorkuntza grafikoari eta beste diziplina kultural batzuei buruz.

Edizio honetan parte hartuko duten mazokalarien lan ilustratuekin, erakusketa bat antolatuko da Ur Biltegian (ospe handiko erakusgunea), 2021eko abenduaren 3tik, ostirala, 19ra, igandea.

Horrez gain, Mazokako egileen II. katalogoa argitaratuko dugu; bertan, VII. edizioko parte-hartzaileak bilduko ditugu.

Pertsona kopurua mugatua izango denez, bizilekuagatik joaterik duten eta parte hartu nahi duten mazokalariak gonbidatuko dira erakusketaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietara eta bisita gidatu programatuetara.

Halaber, MAZOKAren ikasleentzako IV. “BEKIKASLE” beka eskatzeko deialdia zabalduko dugu, 500 €-koa eta Laboral Kutxak babestua.

NOIZ ARTE EMAN DEZAKEZU IZENA?

2021eko irailaren 2tik urriaren 4ko 22:00etara egongo da zabalik deialdia.

2021eko urriaren 21ean emango da hautatutakoen berri, www.mazoka.org webgunean, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez.

NOREN BILA GABILTZA?

MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak edo nazioartekoak, ilustrazioaren, komikiaren, diseinuaren, artisautzaren, animazioaren eta antzeko arloetan lan egiten badute eta denda birtuala badute, eurena edo edozein online plataforma edo salmenta-sistematan kokatutakoa, eta eskaera egitean zabalik badago. Hautagaiak ez badu dendarik, antolatzaileek aholkua eta laguntza eskainiko dizkiote bat irekitzeko (hori ez dadila eragozpena izan parte hartzeko!); horretarako, eskatu laguntza hola@mazoka.org helbidera idatzita.

MAZOKAn, jatorrizkoak, kopiak eta aplikatutako produktuak edo merchandisinga erakutsi eta saldu ahal izango dira (papergintza, dekorazioa, arropa, argitalpenak, zeramikazko irudiak, etab.).

Azokan parte hartuko duten artistek ilustratutakoak izan behar dute obra edo aplikazio guztiek.

PARTE HARTZEA

40 MAZOKALARI HAUTATUKO DIRA. Haietako bakoitzak hauek izango ditu:

  • galeria bat mazoka.org webgunean eta azokaren RSSetan, eta bere lanaren zabalkuntza eta publizitatea, sarean eta saretik kanpo, Estatu osoan;
  • erakusgune bat abenduaren 3tik 19ra Montehermoso Jauregian;
  • bi orrialde “2021eko mazokalariak” egileen katalogoan, eta haren hiru ale etxean jasotzeko aukera (gehienez 5.000 aleko tirada, eta PDF formatuan deskargatzeko aukera)
  • programatutako jarduera, aurkezpen eta bisitetan parte hartzeko aukera.

Edizio honetan, ez dago mazokalari ohientzako mugarik, ezta muga geografikorik ere (munduko edozein tokitatik bidal dezakezu eskaera); kuota edo fidantzarik ere ordaindu behar ez denez, partaidetza DOAKOA da.

Banaka edo taldeka eman daiteke izena MAZOKALARI gisa. Taldeka izena ematean MAZOKAN zer lan erakutsi eta saldu nahi diren adierazi behar da, bai taldean egindakoak, bai kideek banaka egindakoak.

Denda birtualerako esteka ez ezik, ezinbestekoa da lanak online aurkeztea (webgunea, bloga edo antzeko bat); aurretik egindako lanak izan behar dira bertan, edo azokan erakutsiko denaren lagin bat.

IKASLEENTZAKO BEKIKASLE EDO LABORAL KUTXA BEKA

2020-2021 edo 2021-2022 ikasturtean diseinuko, ilustrazioko, marrazkigintzako edo arteko ikasleak direla ziurtatzen duten eskatzaileen artean, MAZOKALARI BAT hautatuko da (banakoa edo taldea), eta 500 €-ko merkaturako obra-ekoizpenean inbertitzeko eta ordainsarirako laguntza emango zaio .

 

KONTAKTUA

Zalantzak badituzu, idatzi mesedez hola@mazoka.org  helbidera 🙂

Parte hartzeko arauak

Hautatutako MAZOKALARIEK soilik hartu ahal izango dute parte.

MARKETPLACE:

  • Nork bere lanak soilik saldu ahal izango ditu, jatorrizkoak, kopiak edo produktuak.
  • Artistarentzat izango dira, oso-osorik, azokan egiten dituen salmenten irabaziak.
  • Norbera bere online dendaz arduratzea eta eskuragarri egotea 2021eko azaroaren 26tik 2022ko urtarrilaren 2ra, harremanetarako helbide edo telefono-zenbaki baten bidez, zalantzei edo kontsultei erantzun ahal izateko.
  • Erosketa berretsi ondoren, saldutako lan edo produktuak hurrengo 48 lanorduetan bidaltzea, norberaren mezularitza-zerbitzuaren bidez (baldin eta penintsula barruan gehienez bost eguneko epean entregatuko dituela ziurtatzen badu).
  • Artistak bere gain hartuko ditu bidalketa-gastuak, baina, nahi izanez gero, erosleari ordainaraziko dizkio.
  • Antolatzaileak ez dira izango erantzuleak produktua edo bidalketa kaltetu, galdu edo lapurtu egiten bada, eta ez dira arduratuko hura itzultzeaz.

STREAMING-EKO JARDUERA:

  • Mazokalari bakoitzak bere lana, ilustrazioak eta produktuak online edo streaming bidezko zuzenekoetan ezagutarazteko egiten diren taldeko
    aurkezpenetan parte hartzea. 2021eko abenduaren 6tik 12ra izango dira, eta webgunearen, RSSen eta hainbat plataformaren bidez (esaterako, YouTube) zabalduko.
  • Online edo streaming bidezko zuzenekoetan erregistratutako irudien gaineko irudi-eskubideak antolatzaileei lagatzea, zabaltzeko, erakusteko, kopiatzeko, banatzeko eta Mazoka jendaurrean ezagutarazteko, webgunearen, RSSen eta norberaren bideo-plataformen bidez baino ez. Beste edozein eratara erabili  nahi izanez gero, baimena eskatu behar da.

ERAKUSKETA GASTEIZEN

  • MAZOKAri ilustrazio bat kopiatzeko eta ezagutarazteko baimena ematea. Mazokalariak eta antolatzaileek aukeratuko dute ilustrazioa, eta 2021eko MAZOKALARIAK erakusketan jarriko da ikusgai, egilearen datuak eta haren online dendara daraman QR kodea izango dituen kartel batekin. Erakusketa 2021eko abenduaren 3tik, ostirala, 19ra, igandea, izango da, Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian.
    • Erakusketako lanak dohaintzan ematea. Antolatzaileak arduratuko dira lanak inprimatzeaz 2021eko abenduaren 19an, igandea, MAZOKAren alde egingo den zozketarako.
    • 2021eko abenduaren 3an, ostirala, eta abenduaren 17tik 19rako asteburuan Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian egingo diren inaugurazio-ekitaldietan, bisita gidatuetan eta 2021eko Mazokalarien Erakusketari amaiera emateko ekitaldian parte hartzea, bertaratzerik izanez gero.

2021eko EGILEEN KATALOGOA

  • Mazokalariak eta antolatzaileek elkarrekin adosten dituzten ilustrazioak kopiatzeko, banatzeko eta zabaltzeko baimena ematea MAZOKAri. Ilustrazio horiek artisten katalogoan sartuko dira. Katalogoaren 5.000 ale aterako dira, gehienez, formatu fisikoan, eta doan eta mugarik gabe deskargatu ahal izango da gure webgunetik. Bertan, egile bakoitzaren biografia labur bat, webgunea eta haren online dendaren QR kodea egongo dira.

BESTE BATZUK

  • Ekitaldiaren berri ematen benetan eta modu esanguratsuan laguntzea, sare sozialetan modu aktiboan parte hartuz. #MAZOKAONLINE2021 izenekoan parte hartzen dutela iragarriko dute webgunean edo dendan, eta, horretarako, iragarki-banda bat edo irudi bat emango zaie, bertan sar dezaten.
  • Jasotzen dugun informazioa gure datu-basean sartuko dugu, hurrengo ekitaldi eta jardueren berri emateko.
  • Antolatzaileek argazki- eta bideo-erreportajeak egin ahal izango dituzte azokak iraun bitartean, bere bitartekoetan erabili, edo egoki irizten dionari laga.
  • Marrazkilariak hitzematen du antolatzaileek esaten duten guztiari jarraituko diola, eta bere gain hartuko duela online dendan erakusgai jartzen dituen obra eta produktuen gaineko erantzukizuna; hortaz, merkatuak eta antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango.
  • Antolatzaileek ematen dituzten argibideei jarraitzea eta ezartzen dituen neurriak errespetatzea.
  • #Mazoka2021 azokan parte hartzeko konpromisoa eta argibideak biltzen dituen PDF dokumentua 48 orduko epean sinatuta itzultzea.
  • Eskaerak jasotzeko epea amaitzen denean, sektoreko beste profesionalez osatutako epaimahai batek hautatuko ditu 40 MAZOKALARIAK (tartean, BEKIKASLE jasoko duen ikaslea) eta 10 ordezkoak, kreatibitate- eta originaltasun-irizpide subjektiboak aplikatuta. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
  • Deialdi honetan izena emateak esan nahi du ezagutzen eta onartzen dituzula oinarri guztiak.

Begiratu aurreko edizioei buruzko informazioa eta irudiak, FACEBOOK-eko gure orria (@MAZOKAFERIA) eta TWITTER-eko eta INSTAGRAM-eko gure profilak (@mazokaferia).

Zalantza edo galderaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, hola@mazoka.org helbidean

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar