EGITARAUA
Abenduak 15, ostirala (17:00-21:00):
17:00H | MAZOKAren irekiera ekitaldia / Kaixo Mazoka! |
18:00-20:00H | Irudimatoia |
20:00-21:00H | Rock & Roll instrumental kontzertua, LOS MISTERIOSekin |
Abenduak 16, larunbata (11:00-21:00):
11:00H-12:00H | 11-12 hamaiketakoak |
11:00H-12:30H | Familia lantegia: MUNDUKO TOTEMIK HANDIENA, EDICIONES TRALARÍrekin (5€) |
12:00H-14:00H | Lantegia: “ZURE IRUDIARENTZAKO BOZGORAILUA”, PERIODISTA EN EL BOLSILLOrekin(10€) |
13:30H-14:30H | Mikro-antzerkia: BIKOTEKA, NUI DANZArekin |
17:00H-19:00H | Marraztu Errealitate Birtualean, CATSULArekin |
18:00H-20:00H | Irudimatoia |
20:00H-21:00H | Kontzertu akustikoa, LIBErekin |
Abenduak 17, igandea(11:00-19:00)
11:00H-12:00H | 11-12 hamaiketakoak |
11:00H-12:30H | Familia lantegia: ISTORIOMETROA, EDICIONES TRALARÍrekin (5€) |
12:00H-14:00H | Marraztu Errealitate Birtualean, CATSULArekin |
13:00H-13:00H | Mazoka koreografia lantegia |
13:30H-14:30H | Bermut dantza, TRASPASOSWINGekin |
18:00H-19:00H | Kontzertu elektro-akustikoa, KUBERSekin |
18:30H | MAZOKA zozketa |
Ikusizko jaialdi grafiko hori 2017an ere egingo da eta berriro ere Oihanederra Kulturgunean, aspaldiko ur andelean, Gasteizko hirigune historikoaren tontorrean. Erakusketa doakoa izango da, eta egileek berek kudeatua, non bisitariak sormena zuzenean ederretsi eta irudigile eta artistek egiten dituztenak erosi ahal izango dituzten. Erosi ere nola jatorrizkoak hala kopiak, hainbat gaiz egindakoak: papera, ehuna, zeramika, serigrafia, litografia, autoedizioa, 3D, apaingarriak, osagarriak, jolasak, eskulanak…
MAZOKAk dirauen bitartean, marrazkigintza, animazio eta irudigintzarekin zerikusia duten beste hainbat ekintza ere egingo dira, hala nola, lantegiak, erretratuak zuzenean, kontzertuak, dantza eta mikroantzerkiak. Era berean, haurrentzako gune bat ere izango da, non txikiek eta, nahi izanez gero, handiek ere marraztu ahal izango duten.