Nola izan mazokalari 2019?

ORDUTEGIA ETA TOKIA

Egun eta ordu hauetan egongo da zabalik azoka: abenduaren 20an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara; abenduaren 21ean, larunbata, 11:00etatik 21:00etara; eta abenduaren 22an, igandea, 11:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 19an, osteguna, 17:00etatik 21:00etara, eta abenduaren 14an, ostirala, 11:00etatik 14:00etara, muntatuko da;eta abenduaren 22an, igandea, 19:30etik 21:00etara, berriz, desmuntatu.

Bostgarren edizioa da aurtengoa. 2015ean, 2.876 pertsona bildu zituen, 2016an 4.729, eta 2017 ta 2018 an 8.000 inguru. Ur-biltegi zaharrean izango da berriz ere, Gasteizko hirigune historikoaren tontorrean (www.montehermoso.net, Frai Zacarias Martinez kalea 2, 01001).

Asteburuan eta MAZOKA jaialdi grafikoak berak iraun bitartean, hainbat eratako jarduera paraleloak izango dira marrazkigintzarekin eta ilustrazioarekin lotuta: musika-emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak, etab.

NOREN BILA GABILTZA

MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak eta nazioartekoak, arlo hauetan lan egiten dutenak: ilustrazioa, komikia, diseinua, artisautza, animazioa, etab.

MAZOKAn, JATORRIZKOAK, kopiak eta aplikatutako produktuak edo merchandisinga erakutsi eta saldu ahal izango dira (papergintza, dekorazioa, arropa, argitalpenak, zeramikazko irudiak, etab.).

Azokan parte hartuko duten artistek ilustratutakoak izan behar dute obra edo aplikazio guztiek.

NOIZ ARTE EMAN DEZAKEZU IZENA?

2019ko irailaren 06etik urriaren 14eko 22:00etara egongo da zabalik deialdia.

Urriaren 28ko astean argitaratuko dira hautatutakoakwww.mazoka.org webgunean, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez.

PARTAIDETZA

40 MAZOKALARI HAUTATUKO dira, eta haietako bakoitzak 1,80 m luzeko eta 0,75 m zabaleko mahai bat eta aulki bat izango ditu.

MAZOKALARIEK nahi adina aldiz har dezakete parte, baina, bi urtez jarraian parte hartu ondoren, hirugarrenean nahitaez atseden hartu beharko dute, ahalik eta sortzaile gehienei aukera emateko.

Hautatutako mazokalariek 50 € ordaindu behar dituzte adieraziko zaien kontu-zenbakian, IZENA EMATEKO, jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean. Zenbateko hori ez da itzuliko.

Banaka edo taldeka eman daiteke izena MAZOKALARI gisa. Taldeka izena ematerakoan, Mazokan zer lan erakutsi eta saldu nahi diren adierazi behar da, bai taldean egindakoak, bai kideek banaka egindakoak.

Ezinbestekoa da lanak online aurkeztea(webgunea, bloga edo antzeko bat); aurretik egindako lanak izan behar dira bertan, edo azokan erakutsiko denaren lagin bat. Hautatutakoak ezagutarazteko eta aurkezteko erabiliko da esteka hori.

IKASLEENTZAKO BEKIKASLE EDO MAZOKA BEKA

2019/2020 ikasturtean diseinuko, ilustrazioko, marrazkigintzako edo arteko ikasleak direla frogatzen duten eskatzaileen artean, MAZOKALARI BAT hautatuko da (banakoa edo taldea), eta laguntza hauek emango zaizkio #mazoka2019 azokan parte hartzeko:

  • Izen-ematea doan
  • Egonaldia, Gasteizen (hiru gau, bi lagunentzat)
  • 200 €, azokarako obraren ekoizpenean inbertitzeko

KONTSULTAK

Mazoka 2019an parte-hartu eta kontsulta egin nahi baduzu jarri harremanetan gurekin: hola@mazoka.org

Hautatutako MAZOKALARIEK soilik hartu ahal izango dute parte.

  • Artista bera arduratuko da bere postua muntatzeaz, prestatzeaz eta desmuntatzeaz.
  • Muntatzeko, irekitzeko, ixteko eta desmuntatzeko ordutegiak betetzea.
  • Artista bakoitzari esleitu zaion espazioan egokitzapen-jarraibideak eta neurriak errespetatzea. Igarobideak, sarbideak eta HORMA ez erabiltzea, antolatzaileek eman lezaketen elementu bertikala izan ezik.
  • Artista bere postuan egotea. MAZOKALARI bakoitza (eta, baldin badu, laguntzaileak, behar bezala identifikatuta) azokak iraun bitartean egon behar du bertan (hiru egunak), eta bere standaren ardura izango du.
  • Nork bere lanak soilik saldu ahal izango ditu, jatorrizkoak, kopiak edo produktuak.
  • Artistarentzat izango dira, oso-osorik, azokan egiten dituen salmenten irabaziak.
  • MAZOKAren alde egingo den zozketarako obra, kopia edo produktu bat dohaintzan ematea.
  • Azokaren berri ematen laguntzea; horretarako, presentzia aktiboa izango du sare sozialetan eta, MAZOKALARIAREN ohiko bizilekuak aukera emanez gero, abenduaren 1ean, larunbata, Gasteizen izango den ekitaldian parte hartuko du.
  • Artista mazokalari gisa hautatu dutela dioen mezu elektronikoa jaso eta astebeteko epean 50 € sartzea, izena emateko, adieraziko den kontu-zenbakian (zenbateko hori ez da itzuliko). Halaber, dagokionean bidaliko den PDF fitxategia sinatuta itzultzea (#Mazoka2018 azokan parte hartzeko konpromisoa eta jarraibideak).
  • Antolatzaileak ez dira izango erantzuleak produktua kaltetu, galdu edo lapurtu egiten bada.
  • Jasotzen dugun informazioa gure datu-basean sartuko dugu, hurrengo ekitaldi eta jardueren berri emateko.
  • Antolatzaileek argazki- eta bideo-erreportajeak egin ahal izango dituzte azokak iraun bitartean, bere bitartekoetan erabili, edo egoki irizten dionari laga.
  • Marrazkilariak hitzematen du antolatzaileek esaten duten guztiari jarraituko diola (adibidez, postua bera apaintzeari buruz esaten diotena), eta bere gain hartuko duela erakusgai jartzen dituen obra eta produktuen gaineko erantzukizuna; hortaz, antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango.
  • Eskaerak jasotzeko epea amaitzen denean, Ilustrapados en Araba elkarteko kideez eta sektoreko beste profesional batzuez osatutako epaimahai batek hautatuko ditu 40 MAZOKALARIAK eta 10 ordezkoak, kreatibitate- eta originaltasun-irizpide subjektiboak aplikatuta. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
  • Deialdi honetan izena emateak esan nahi du ezagutzen eta onartzen direla oinarri guztiak.

Begiratu aurreko edizioak, buruzko informazioa eta irudiak, gure FACEBOOK orria (@mercadoMAZOKA) eta gure TWITTER  eta INSTAGRAM profilak (@mazokaferia).

Zalantza edo galderaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, hola@mazoka.org helbidean.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar