MAZO(K)ASA MARRAZKI AZOKAN PARTE HARTZEKO DEIALDIA 2020ko URRIAREN 23ra ARTE ZABALIK

MAZOKA Marrazki Azokaren VI. edizioak lanak erakusteko eta aintzatesteko tokia izaten jarraituko du, hautatutako mazokalarien lanak eskuratzeko, ezagutzeko eta ikusgai jartzeko aukera ematen baitu. Oraingoan, ezin dugunez bermatu gomendatutako segurtasun-tartea eta urtez urte azokaren topaleku izan den eremuak jende gutxi har dezakeenez, aurten MAZOKAren webgunea izango da marrazkiak ezagutzeko eta eskuratzeko trafiko-iturri nagusia. Bertan, webguneko eta RSSko protagonista izango den atal bat egongo da: MAZO(K)ASA. Orri horretan, hautatutako mazokalari bakoitzaren profila egongo da, baita biografiarako esteka, lanen irudiak eta aurkezpen-bideo labur eta dinamiko bat. Mazokalari bakoitzaren galerian, ekintzarako gonbidapen-botoi batzuk egongo dira, eta bakoitzaren denda pertsonalera eramango dute; horrela, erosotasun osoz erosi ahal izango dira lanak, eta kontsultak egin ahal izango zaizkie egileei.

Nola izan mazokalari?

Urriaren 2tik 23ra (23:59) egongo da zabalik deialdia, bai 40 postuetako bat lortu ahal izateko, bai marrazkigintza, animazio, diseinu edo arteko ikasleei zuzendutako #BEKIKASLE beka eskuratu ahal izateko. Interesdunek www.mazoka.org webgunean dagoen parte hartzeko inprimakia bete behar dute. 2020ko azaroaren 2an ezagutaraziko da epaimahaiaren erabakia.

Marrazkiaren eta arte plastikoen balio berriak ezagutzen lagundu ez ezik, Mazokaren formatu berri honek aukera paregabea ere eskaintzen du nazioartera are gehiago zabaltzeko.

«2020ko MAZOKALARIAK» ERAKUSKETA MONTEHERMOSO JAUREGIAN, BISITA GIDATUAK eta MAZOKALARIEN KATALOGOA

Oso gogoan dugu zer den mazokalarien marrazki eta lanak zuzenean ikustea; hori dela eta, hautatutako marrazkilari bakoitzaren erakusketa bat egingo dugu Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian. Helburu nagusia da jaialdia artistikoki berregitea. Mazokalariek obrak esekitzeko erabiltzen zituzten euskarriak erakustoki gisa erabiliko ditugu marrazkilari bakoitzaren obrak erakusteko, baita QR kode bat ere mazokalari bakoitzaren «postuaz» mugikorretik edo tabletatik in situ gozatzeko. Horrela, erakusketari esker, Mazoka espirituari eutsi nahi diogu gure jarraitzaile leialenentzat. Jendeak ez ditu hainbeste muga izango sartzeko, edo diziplina, euskarri, aplikazio, estilo eta abarrak erakusten dituzten bisita gidatuetan parte hartu ahal izango du (aurretik izena emanda), eta marrazkigintza ikusgai jartzen eta Euskal Herriko kulturune onenetako batean erakusteak mazokalarientzat duen garrantziaz ohartarazten jarraitu.

Mazo(k)asa online merkatuak ez du merkatu tradizionala ordeztu nahi (baliteke hurrengo edizioetan biak batera eskaini ahal izatea), baina ezin genuen hutsik utzi hasiera-hasieratik halako goxotasunez hartu gaituen eremua. Mazokalariei ere ez diegu kendu nahi beren lanak Montehermoso Jauregikoa bezain ospetsua eta polita den kulturune batean ikusteko aukera.

Horrenbestez, nahiz eta haiek bertan ez egon, haien lanak abendura arte egongo dira Ur Biltegiaren hormetan. Eta, lehen aldiz, mazokalari guztiak egileen katalogoan sartuko dira, eta paperean jaso ahal izango da, edo deskargatu. Eta guztiek aukera izango dute (non bizi diren kontuan hartuta, eta osasun- eta segurtasun-neurriak aplika badaitezke) erakusketari hasiera eta amaiera emateko ekitaldietan egoteko (abenduaren 5ean eta 20an), baita programatutako bisita gidatuetan ere.

EGITARAU PARALELOA

Marrazkigintzarekin erlazionatutako gainerako jarduerei dagokienez, oraingoz esan dezakegu aldaketak izango direla, noski, eta gure kaleak berreskuratuko ditugula, umiltasunez, baina ilusio berrituarekin. Laster ezagutaraziko dugu egitarau osoa, epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren, 2020ko edizioaren kartelarekin eta hautatutako marrazkilariaren izenarekin batera. MAZOKA Marrazki Azokak Gabonetako beroaren, kolorearen eta aisiaren erreferentzia izaten jarraituko du gure ingurukoentzat.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar