Mazokaren VII edizioko 40 autoreen katalogoa

MAZOKA Marrazki Azoka hasi zenetik, hautatutako 40 ilustratzaileen lana gizarteari ezagutaraztea da haren helburu nagusia, merezi duten aintzatespena emateko.

Zazpi urteotan metatutako esperientziari esker, Mazoka erreferentzia bihurtu da, sektoreari laguntza eta aholkularitza emanez hura agerian jartzeko eta profesiona- lizatzeko tresna eta baliabideen bidez. Azokaren tranpolin-funtzioak konfiantza eta segurtasuna ematen die hasten ari direnei, eta horren adibide dugu ikasleentzako MAZOKA – Laboral Kutxa bekaren arrakasta; aurten, bost partaide hainbat eskola eta unibertsitatetatik datoz, hazten ari diren balio gisa.

2021eko abenduan, www.mazoka.org plataformaren bidez, eta katalogo honetako mazokalariek zuzenean artatuta, obra ilustratuen mota eta estilo guztietako jatorrizkoak, produktuak eta kopiak eskura daitezke.

Ekitaldiaren osagarri gisa, erakusketa bat izango da, baita marrazkigintzari, musikari, dantzari, literaturari eta beste diziplina artistiko batzuei buruzko tailer, ikuskizun eta aurkezpenen egitarau paralelo bat ere. Gasteizen izango dira, eta herritar guztiei zuzenduta daude.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar