MAZOKA online marrazki-azokak leihoak zabaldu ditu

  • Gabonetarako opari ezin hobea abenduaren 20ra arte aurkitu ahal izango duzu MAZOKA online marrazki-azokako 40 ilustratzaileen artean
  • mazoka.org webgunetik, hainbat egileren obra esklusiboak eskuratu ahal izango dira; besteak beste, Elena Odriozola, Sonia Alins, El Dios de Los Tres eta Gabi de la Merced
  • Abenduaren 5etik 20ra mazokalari bakoitzaren obretako bat jarriko da ikusgai

MAZOKA online marrazki-azoka abenduaren 3tik 20ra egongo da zabalik. mazoka.org webgunea 40 ilustratzaileren erakusleiho bikaina da produktu esklusibo eta bereziak ezagutu eta erosi ahal izateko. Artista bakoitzak profil bat izango du, eta, bertan, haren esperientzia, lanak eta webgunea adierazi ditugu, baita denda ere, Gabonetarako opari ezin hobea erosi ahal izateko.

MAZOKAk merkataritza jasangarria sustatzen du, eta obra ilustratu bakoitzaren atzean dagoen lana agerian jartzen; aurten inoiz baino gehiago, obra pertsonalagoen erosketa kontzientea eta ekoizpena bultzatzen ditu. MAZOKASAn, parte-hartzaile bakoitzak erabilitako teknika eta estilo desberdinak erakutsiko ditugu.

Edizio honetan, espazio publikoa (fisikoa eta digitala) ilustraziorako eremu eguneratu gisa aztertuko dugu, aisiarako eta gozamenerako eremu gisa, topatzeko eta elkar aintzatesteko eremu gisa, eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa. Artista eta mazokalariekin elkartzea eta zuzeneko tratua izatea nahi dugu, marrazten dutenengana hurbiltzea, ez bakarrik etxeak, baizik eta baita kaleak eta dendak ere. Horrez gain, «abenduan Gabonak, eta MAZOKA!» esaten jarraitu nahi dugu. Ekitaldi goxo bat eta erreferentzia iradokitzaile bat, marrazkiak erabiliz, besarkadak inoiz baino gehiago behar ditugun garaiotan.

Marrazkiaren festa honek ilustrazioko 40 profesional eta amateur biltzen ditu; guztiek oso teknika eta estilo desberdinak erabiltzen dituzte. Hautatutako lanen artean, artista nazional ugari daude; besteak beste, Sonia Alins, El Dios de Los Tres, Iraia Okina, Laura Mestre eta Gabi de la Merced. Parte-hartzaile horietako bakoitzak ilustrazioen produktu aplikatu ugari ditu, gustu guztiak asetzeko modukoak: ilustrazioak (nola originalak hala kopiak), zeramikak, koadernoak, totebag izenekoak, zapiak, pin-ak, adabakiak, elastikoak, eranskailuak, katiluak eta agendak.

MAZOKASA online marrazki-azokak iraungo duen bi asteetan, hurbiltasunaren funtsa berreskuratzeko eta obra bakoitzaren atzean nor dagoen ezagutzeko jarduerak egingo ditugu. YouTube eta Facebook plataformen bidez, elkarrizketa egingo zaio mazokalari bakoitzari abenduaren 13an eta 14an, eskaintzen dituzten obrak eta produktuak ezagutzeko.

Hasieratik, Gasteizko marrazkiaren festa curriculumerako erreferentzia gisa finkatuz joan da nazio-mailan sektorean. MAZOKA Arabako hiriburuaren hirigune historikoaren arbendolean egiten zen. Aurtengo egoera dela eta, azokaren seigarren edizioa egokitu eta berritu egin da, sektore grafikoak gizartean duen garrantzia agerian uzten jarraitzeko eta 40 artistari beren obra erakusteko aukera emateko.

Oso gogoan dugu zer den mazokalarien marrazki eta lanak zuzenean ikustea; hori dela eta, hautatutako marrazkilari bakoitzaren erakusketa bat egingo dugu Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian. Helburu nagusia da jaialdia artistikoki berregitea. Mazokalariek obrak esekitzeko erabiltzen zituzten euskarriak erakustoki gisa erabiliko ditugu marrazkilari bakoitzaren obrak erakusteko, baita QR kode bat ere mazokalari bakoitzaren «postuaz» mugikorretik edo tabletatik in situ gozatzeko.

Horrela, erakusketari esker, Mazoka espirituari eutsi nahi diogu gure jarraitzaile leialenentzat. Jendeak ez ditu hainbeste muga izango sartzeko, edo diziplina, euskarri, aplikazio, estilo eta abarrak erakusten dituzten programatutako bisita gidatuetan parte hartu ahal izango du (aurretik izena emanda), eta marrazkigintza ikusgai jartzen eta Euskal Herriko kulturune onenetako batean erakusteak mazokalarientzat duen garrantziaz ohartarazten jarraitu.

Horrenbestez, nahiz eta haiek bertan ez egon, haien lanak abendura arte egongo dira Ur Biltegiaren hormetan. Eta, lehen aldiz, mazokalari guztiak egileen katalogoan sartuko dira, eta paperean jaso ahal izango da, edo deskargatu. Eta guztiek aukera izango dute (non bizi diren kontuan hartuta, eta osasun- eta segurtasun-neurriak aplika badaitezke) erakusketari hasiera eta amaiera emateko ekitaldietan egoteko (abenduaren 5ean eta 20an), baita programatutako bisita gidatuetan ere.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar