MAZOKA Marrazki Azoka Estatuko lehen online komunitate- eta merkatu-aukera gisa finkatu da egileen artean VII. edizioa

Euskal jatorriko Carmen B. Mikelarena madrildarrak irabazi du LABORAL KUTXAren ikasleentzako IV. BEKIKASLE beka, ilustrazioa, komikia eta ehun-artea konbinatzen dituen proiektu koloretsu eta oso pertsonal bati esker.

Jasotako eskaera kopuruak (267) garbi uzten du online merkatuak oso harrera ona izan duela eta beharrezkoa zela ilustrazioaren sektorean salmenta kolektiboko plataforma eta tresna profesional gisa.

Epaimahaiak hautatutako 40 eskaeren artean, erreferentzia garrantzitsuenetako batzuenak daude; besteak beste, Miren Asiain Lora (eta haren “poesia grafikoa”, 2020ko Euskadi ilustrazio-saria), Nader Sharaf eta Mar Ferrero (biek ala biek ibilbide luze eta sendoa dute argitalpenaren, haur- eta gazte-literaturaren eta publizitatearen arloetan), eta Daniel Díaz (eta haren proposamen alternatiboa: “fanzineroa”).

AZOKA ZENBAKITAN

MAZOKA Marrazki Azoka Estatuko lehen online komunitate- eta merkatu-aukera gisa finkatu da sektore grafikoan VII. edizioan. Azoka hasi zenetik, haren helburuetako bat ilustrazioaren sektorea profesionalizatzea, aintzatestea eta indartzea izan da, hor diharduten egileek beren sortze-ahalmenetik haragoko tresnak eta baliabideak izan ditzaten.

Urriaren 4ra arte 267 eskaera baliodun jaso dira. Mazokaren antolatzaileek adierazi dute ehun bat eskatzaileri eman dietela aholkularitza deialdian zehar lan-sorta, denda edo galeria prestatzeko, baita alderdi juridiko eta fiskaletan laguntzeko ere.

Aurten ere, Estatuko 17 autonomia-erkidegoetatik iritsi dira eskaerak (adibidez, Madril, Bartzelona, Girona, Alacant, Murtzia, Cádiz, Málaga, Tenerife, Ciudad Real, Zamora, Oviedo eta Pontevedra), baita Ingalaterratik, Frantziatik, Argentinatik, Mexikotik eta Marokotik ere. Harrigarria da eskatzaileen jatorria: % 20 Euskadin jaiotakoa da, edo bertan bizi da, baina gainerakoak beste hainbat tokitako mazokalari nazionalak dira; besteak beste, Eslovenia, Boli Kosta, Mauritania, Bolivia, Venezuela, Uruguai, AEB, Brasil, Ekuador, Kolonbia, Kuba, Peru, Portugal eta Alemania.

Datuek garbi erakusten dute ilustrazioan batez ere emakumeak daudela: aurten ere, jasotako eta hautatutako eskaera gehienak emakumeenak izan dira (% 78,26 eta % 77,5, hurrenez hurren). Hortaz, Mazoka 31 emakumezkok, 8 gizonezkok eta talde misto batek osatuko dute. Aurten ere, Euskadik ditu mazokalari gehien, % 30; eta gero, Madrilek, % 17,5. Edizio honetan, Nafarroako emakume ilustratzaileak % 12,50 dira.

Mazokalarien obra ilustratua erakusten duen marketplace-a azaroaren 26an zabalduko da, www.mazoka.org plataformaren bidez. Era eta estilo guztietako jatorrizkoak, produktuak eta kopiak eskuratu ahal izango dira, abenduaren 26ra arte. Abenduan aurkeztuko da katalogoa, baita Montehermoso Kulturunean egingo den erakusketa inauguratu ere. 2021eko mazokalariek ere hartuko dute parte haietan.

Laster, Mazokako taldeak VII. edizio honetako kartela eta artista gonbidatua aurkeztuko ditu, baita herritarrentzako egitarau paraleloa ere, marrazkiaren eta beste diziplina artistiko batzuen inguruko tailer eta jarduerez osatutakoa, zeinak 2021eko abenduaren 17tik 19rako asteburuan izango baitira.
EZAGUTU 2021eko MAZOKALARI GUZTIAK

El universo ilustrado de NADER SHARAF vendrá cargado de magia en MAZOKA Online

Nader Sharaf

La premiada

Miren Asiain Lora

La ilustradora Mar Ferrero expondrá su obra en el mercado de dibujo e ilustración de MAZOKA

Mar Ferrero

Daniel Díez Jiménez | Mercado Online de ilustración

Daniel Díez

Carmen B. Mikelarena

MAZOKAKO LABORAL KUTXAREN “BEKIKASLE” BEKAREN IRABAZLEA

Carmen B. Mikelarena (Granadako Unibertsitatea; Ilustrazioa, Komikia eta Ikus-entzunezko Sorkuntza master bikoitza) izan da Mazoka2021eko Laboral Kutxaren Bekikasle bekaren irabazlea. Beka 500 €-koa da, ordainsarirako eta obra-ekoizpenerako, eta 36 ikaslek izan dute hura jasotzeko aukera.
Carmen Barrueco Mikelarena artista madrildar bat da (1998). Arte Ederretan graduatu zen Unibertsitate Konplutentsearen eskutik, eta Plymouthen eta Berlinen ere ikasi zuen. Komikia, ehun-artea eta pintura dira gehien erabiltzen dituen bitartekoetako batzuk.

Bekikasle bekara aurkeztutako lanak zalantzan jartzen ditu cute dena, folklorea eta teknologia berrien erabilera, eta beka jaso duen E-ANIMAL proiektuak, bereziki, ehunetara eramaten du ilustrazioa, hariarekin margotzeko aukera ematen duen Tufting Gun tresnaren bidez. Cute denaren erabilera maltzurra da kontakizunaren haria. Hedonismo depresiboranzko ildo kritikoari jarraikiz, E-ANIMAL proiektuak zalantzan jartzen du gauza barregarriak egiten ari diren animalia maitagarrien bideoak jasotzeko etengabeko beharra. “Garuna saritzeko gure zirkuiturako negatiboak diren ohitura horietako bat da hau? Ihes egiteko kontsumitzen dugu eduki hori, edo behar bihurtzen da?”, galdetzen dio ikasleak bere buruari, eta feltro gainean artilea erabiliz ilustratzen du, formatu erraldoian.

Jaialdiak ahalmen handiko ikasleei tokia egitearen alde egiten du oraindik ere. Mazokaren tranpolin-funtzioak konfiantza eta segurtasuna ematen dizkie lanbidean hastear dauden edo hasiberriak diren guztiei.
Bekaren laugarren edizioak harrera bikaina izan du. Mazokalari izateko hautagaiek aurkeztutako eskaeren % 15,22 penintsula osoko ilustrazioko eta arte plastikoetako eskoletatik eta unibertsitateetatik bidaliak izan dira. Hautagaiek aurkeztutako proposamenen maila handia ikusita, antolatzaileek 4 hasiberri (eta ez 1) hautatu dituzte VII. edizio honetan parte hartzeko. Horrela, ikasle hauek egingo diote lagun Carmeni: Paula Mira (Alcoi), Maria José Mora (Bilbo) eta Marta Quijano (Madril).

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar