MAZOKA, marrazkiaren festa, Arabako herrietan barrena ibiliko da, eta online azokaren ateak irekiko ditu

  • MAZOKARABAko jardueren egitaraua abenduaren 4an jarriko da martxan Langraiz Okan. Marrazkiaren festa txikiak egingo dira 10 herritan urteko azken hilabetean.
  • Arabako hainbat toki eta dendatako erakusleihoak VI. edizioaren karteleko obra ilustratuarekin apainduko dira. Kartelaren egilea Mercedes deBellard da, zeina Gasteizen bizi baita eta nazioartean ezaguna baita.
  • Montehermoson izango da 300 artista baino gehiagoren artean hautatu diren 40 mazokalarien erakusketa. Abenduaren 5ean, larunbata, emango zaio hasiera, 12:00etan, eta egileen katalogoa eta ilustramatoia ere aurkeztuko dira.
  • MAZOKASAn, Gabonetarako opari ezin hobea aurkitu ahal izango da aurtengo online azokako 40 ilustratzaileen eskutik, org webgunearen bidez, abenduaren 3tik 20ra.

MAZOKA online marrazki-azoka abenduaren 3tik 20ra egongo da zabalik. mazoka.org webgunea 40 ilustratzaileren erakusleiho bikaina izango da produktu esklusibo eta bereziak ezagutu eta erosi ahal izateko. Artista bakoitzak profil bat izango du, eta, bertan, haren esperientzia, lanak eta webgunea adieraziko ditugu, baita denda ere, Gabonetarako opari ezin hobea erosi ahal izateko.

Edizio honetan, espazio publikoa (fisikoa eta digitala) ilustraziorako eremu eguneratu gisa aztertuko dugu, aisiarako eta gozamenerako eremu gisa, topatzeko eta elkar aintzatesteko eremu gisa, eta esperimentatzeko, jolasteko eta ospatzeko eremu gisa. Artista eta mazokalariekin elkartzea eta zuzeneko tratua izatea nahi dugu, marrazten dutenengana hurbiltzea, ez bakarrik etxeak, baizik eta baita kaleak eta dendak ere. Horrez gain, «abenduan Gabonak, eta MAZOKA!» esaten jarraitu nahi dugu. Ekitaldi goxo bat eta erreferentzia iradokitzaile bat, marrazkiak erabiliz, besarkadak inoiz baino gehiago behar ditugun garaiotan.

2020ko MAZOKAren NORTASUN GRAFIKOA

Ilustratzaile eta irudiaren jaialdi baten antolatzaile gisa, garbi dugu eredu izan behar dugula komunikazio grafikoaren garrantzia agerian jartzen. Ekitaldiak zabaldu nahi dugun mezua zabaltzea da asmoa. Aurten ere, nortasun eta berezitasun handiko diseinua du (bi sari ere bereganatu ditu), baita dekorazioa ere, eta aplikazio eta euskarriak funtzionalak dira ingurune eraginkor batekin. Nortasun bisuala sortzea, kartel indartsu eta erabilgarri batetik abiatuta. Enkargu hori Arabako bi profesionalen esku utziko da. Bi profesional horiek sektore bereko bi diziplina lantzen dituzte, elkarri oso lotuak eta helburu bera dutenak: KOMUNIKATZEA, ERAKARTZEA, ERRENTAGARRI BIHURTZEA.

Aurtengo karteleko ilustrazioa Gasteizen bizi den eta Estatuan erreferentzia den ilustratzaile batek egingo du: Mercedes deBellard. Ilustratzaile honek Madrilgo San Isidro jaietako kanpainak egin ditu, eta hedabide askotan egin du lan, hala nola The Sunday Times, Telegraph UK eta The Guardian; baita hainbat bezerorentzat ere, hala nola Warner Bros, Coca-Cola eta Movistar+.

Estilo epela, hurbila, errealista eta goxoa duenez, egokia da optimismoko eta sormeneko erakusleihoak kolorez janzteko.

Sortze-aldian, Anuska Arbildi diseinatzaileak lagundu dio aplikazioak eta nortasuna ekoizten. Abenduan marrazkiaren festaren nortasuna kale eta sare guztietara iristea nahi dugu, eta komunikazio grafikoa ona eta eraginkorra izateak duen garrantziaren eredu izatea, baita jendeak eta biztanleek oro har ezagutzen ez duten arte-diziplina baten ospakizun bihurtzea ere.

«Emakumeak eta euskal mitologiaren magia eta indarra dira inspirazio-iturria (batez ere, Basandere). Marrazketa digitalaren teknika erabilita, gure Mazokanderea sortu dut, garai zailetan marrazkien gure basoa zaintzen duena. Emakume lasaia da, hurbilekoa eta indartsua, gure begiak eta gure kaleak konfiantzaz, goxotasunez eta kolorez bete ditzan.»

MAZOKA Arabako lurraldean barrena zabaltzen

Abenduaren 4an #MAZOKARABA hasiko da, Langraiz Okan, ilustrazio erraldoiekin eta marrazkiaren festa txikiarekin. Antolatzaileok Arabako txoko gehienetara zabaldu nahi dugu marrazkiaren festa, eta, aurten, Arabako lurralde osoa bihurtuko dugu Mazoka lurralde (xumea, baina Mazoka), landagunean errazagoa baita urruntze sozialeko neurriak betetzea.

Libre gelditu diren Arabako dendak izango dira gure agertokia

Abenduan, Gasteizko hirigune historikoan eta Zaramaga auzoan izango da MAZOKAren marrazkiaren festa, baina haren zati bat Arabako herrietara eramango dugu. Bira ilustratu baten modukoa izango da. Bira horren helburua da lurraldeko biztanleengana hurbiltzea eta, aurten lehen aldiz, hariak eta haziak sortu eta, mugak gutxitu arren, hurrengo edizioetan Mazoka biztanle horiengan ere haztea.

Mercedes deBellardek egindako Basandereren aurtengo ilustrazio eder, goxo eta denboragabeari esker, erakusleihoetan jarriko ditugun biniloak txundigarriak izango dira, eta kolorez eta epeltasunez beteko ditu kaleak garai zailotan.

Udalerri guztietan aurkeztuko dira pieza eta haren lan-prozesua, teknika, aplikazioa, diskurtso artistikoa eta mezua, baita marrazkiak oro har gure bizitzan duen garrantzia ere, aurkezpen-egunean bertako herritar eta artistek hobeto ezagut dezaten haien paisaiaren parte bihurtuko den binilo ilustratua.

Egun hauetan, sektore grafikoa nabarmenduko dugu, kolorea eta sormena eskainiz, eta, zeharka, merkataritza, kontsumoa eta tokiko kultura babestuko ditugu. Hainbat jarduera antolatu ditugu ilustramatoiaren inguruan, baita txikienentzako tailer bat ere, eta eremu bakoitzera egokitutako ilustrazioa herrian geratuko da, guztien gozamenerako.

Ekintza horien bidez, diseinu bisualak, arteak eta sormenak lokal itxi gehien dituzten eremuak hobetzen edo eremu horiek beste gauza batzuetarako erabiltzen laguntzea da asmoa. Horren bidez, herritarrek elkar kutsatzea nahi dugu, jendea kale horretatik pasatzea, eta, aldi berean, komunikazio grafikoaren balioa eta euskarri eta aplikazio ilustratuen zabaltasuna herritarrengana hurbiltzea.

Osasun-arloko eta urruntze sozialeko neurriak betez, herri hauetara eramango dugu marrazkiaren festa: Langraiz Oka, Amurrio, Zuhatzu Kuartango, Bastida, Artziniega, Izarra, Alegría-Dulantzi, Agurain, Maeztu eta Laudio. Arratsalde edo goiz batean, hauek eskainiko ditugu:

  • Marrazki Azoka erakusketa- eta salmenta-gune txiki bat
  • Obra ilustratu erraldoiaren aurkezpena; Ilustramatoiaren ikuskizuna, barruan marrazkilariak dituen kartoizko makina!
  • Eta erretratu bizkorren txikienentzako tailer bat

El regalo perfecto estará en MAZOKASA

Desde el 3 hasta el 20 de diciembre en la web de mazoka.org encontraremos una galería completa con el trabajo y productos de las 40 ilustradores e ilustradoras.  Desde el Marketplace se redirigirá las tiendas de las y los mazokalaris, donde se podrá comprar ilustración como autoregalo o encontrar la pieza única y perfecta para ese familiar que vive lejos y al que no veremos estas Navidades y al que le llegará el regalo directamente a su domicilio.

Este festival de dibujo e ilustración reúne a 40 profesionales y amateurs de la ilustración con técnicas y estilos muy diversos para el público. Dentro de esta selección, podremos encontrar a figuras nacionales como Sonia Alins, El Dios de Los Tres, Laura Mestre o Gabi de La Merced y también primeras referentes euskaldunes como Elena Odriozola, Sandra Garayoa, Iraia Okina o Zuriñe Aguirre (https://bit.ly/3kbex9c)

Dentro de esta selección de autores y autoras se podrá encontrar todo tipo de aplicación: ilustraciones tanto originales como reproducciones en diferentes técnicas y estilos, cerámicas, camisetas, cuadernos, bolsos, pañuelos, pins, parches, pegatinas, tazas, agendas y muchos más productos diferentes para cada regalo.

Durante las dos semanas que durará el mercado online de dibujo e ilustración de MAZOKASA, haremos actividades para recuperar la esencia de cercanía, y así conocer y descubrir quién está detrás de cada obra. Desde las plataformas tanto de YouTube como Facebook, se celebrarán los días 13 y 14 de diciembre el MARATÖN MAZOKALARIS 2020, unas entrevistas con cada una de las Mazokalaris para conocer su obra y los productos que ofrecen.

No nos olvidamos de la magia de disfrutar en directo de las ilustraciones y obras de las y los Mazokalaris, por ello en esta edición apostamos por celebrar una EXPOSICIÓN DE ILUSTRACIONES de cada ilustradora e ilustrador seleccionadas en el Depósito de Aguas del Centro Cultural de Montehermoso. La idea principal es hacer una recreación artística del festival. Los soportes donde los Mazokalaris colgaban sus obras, los utilizaremos como expositores para mostrar las obras de cada ilustrador/a, así como un código QR desde el que disfrutar in situ “del puesto” de cada Mazokalari seleccionada desde el móvil o tablet. Con ello, gracias a esta muestra mantenemos el espíritu Mazoka para nuestro público más fiel que podrá acceder a ella en directo con restricciones de aforo más limitadas, o participar (mediante inscripción previa) en las visitas guiadas programadas que muestren las diferentes disciplinas, soportes, aplicaciones, estilos etc que existe en el sector y seguir visibilizando la ilustración y la importancia curricular para los mazokalaris de exponer en uno de los mejores centro culturales del País Vasco.

Por ello, aunque físicamente ellas y ellos no estén, una parte de su obra sí estará en las paredes del Depósito de Aguas durante el mes de diciembre. Y por primera vez todas las y los mazokalaris serán incluidas en un catálogo de autoras y autores, impreso y de descarga a demanda. Y tendrán la oportunidad -si su lugar de residencia y las medidas de salud y seguridad lo permiten – de acompañarnos en los actos previstos durante la inauguración y cierre de la muestra, los días 5 y 20 de diciembre, así como en las visitas guiadas programadas.

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar