Esperientzia artistikoa
Inprobisazio Ilustratuak
“Haziak landatuko ditugu, edertasuna bilatuko, geure burua aurkituko, besteei entzungo, eta partekatuko.”
- Non?: Martin Salinas Aretoa, Villasuso Jauregia
- Ordua?: 20:00
➡️ Erosi zure sarrera hemen: www.bit.ly/improvisaciones-ilustradas
Izaera parte-hartzaileko esperientzia artistikoko saio horretan, Itziar Madariaga musikaria eta Bea Aparicio eta Jan Orduna ilustratzaileak modu inprobisatuan arituko dira interakzioan, eta, elkarrekin, espazio murgiltzaile bat sortuko dute. Espazio horretan, musikaren eta irudiaren bidez (argi-itzalen joko hipnotiko batekin), parte-hartzaileek hausnarketak partekatuko dituzte gaur egun garrantzi berezia duten gai globalei buruz; besteak beste, krisi klimatikoa.
Hauek osatuko dute topaguneko taldea: Leire Llano (zuzendaritza artistikoa), Tania Díez (ekoizpena eta komunikazioa) eta Vane Calero (edukien aholkularitza).