Mazoka Marrazki Azoka 2018

Abenduak 14, ostirala

UR BILTEGIA

WONDER PONDERren aurkezpena: Zer gertatzen da irudigintza + filosofia + literatura + edizioa nahasten dituzunean? (GAZT./EUSK)

Wonder (harritzea) Ponder (hausnartzea) haurrentzako (eta horren haurrak ez direnentzako) filosofia bisual proiektua da, hezkuntzaren eta argitalpenaren arlokoa, eta irakurleak filosofiak egiten dituen galdera handietako batzuetara hurbiltzen ditu modu erakargarri eta dibertigarrian. Diziplinarteko talde batek (irudigile bat, filosofo bat eta editore bat) diseinatutako  eszena bitxien bitartez, jakin-mina pizten da ikuslearengan, eta hausnarketa egiteko eta hitz egiteko gonbita luzatzen zaio, eta horrela, pentsamendu propioa garatzea sustatzen da eta mapa bisual eta kontzeptual bat eraikitzen laguntzen zaio liburu bakoitzeko gaiari buruz.


DANIELA MARTAGÓN (http://www.danielamartagon.com/), (Mexiko Hiria) irudigilea da eta Wonder Ponder hezkuntza eta argitalpen proiektuaren sortzaileetako bat. Hezkuntza materialak sortzen eta diseinatzen egiten du lan eta haurrentzako liburuen sektorean, eta, gainera, arte eta filosofia lantegiak ematen ditu haurrentzat, familientzat, sortzaileentzat eta bitartekarientzat. 2017tik Albarracingo Filosofiari, Literaturari, Arteari eta Haurrei buruzko Nazioarteko Ikastaroko (FLAI) zuzendaritza taldeko kide da.


UR BILTEGIA

RAW

Gasteizko bikote hau David Elejalde abeslari eta gitarra jotzaileak (Madrí Gras, The Wichita Flames) eta Mario Gómez (Los Blues Morning Singers, The sorry string band) gitarra, dobro eta armonika jotzaileak osatzen dute, eta musika afro-amerikarraren sustraietan barneratuko gaituzte, bereziki bluesean, rithm&bluesean eta soulean.


FALERINA TABERNA (1. solairua) / Sartzea doan, lekuak bete arte

 

Abenduak 15, larunbata

Hitzaldia: Galdetzeko marraztea (GAZT.)

Nola sor ditzakegu pentsatzera bultzatzen duten irudiak? Zein estrategia balia ditzakegu irakurleengan jakin-mina pizteko eta irakurleak zalantzan jartzeko, baina ondorio baterantz bideratu gabe? Hitzaldi honetan, zenbait adibideren bitartez, argi eta garbi azalduko digu zein ikerketa eta lan prozesu gauzatzen dituen Wonder Ponderren, eta ikusiko dugu galdera batek nola hartzen duen irudi forma, nola aldatzen den eta nola prestatzen den argitalpen baterako eta zein emaitza izan ditzakeen irakurleen arabera. Zenbait galdera adin jakin batzuetako irakurleentzat dira soilik edo garrantzi filosofikoa duen irudi bat eraiki dezakegu umeen eta helduen interesei eta esperientziei neurri berean heltzeko eta haiek erakartzeko? Zein irudi motak sortarazten ditu galderak eta zergatik? Zer erakusten du irudi batek eta zer ez? Estiloa garrantzitsua al da?


DANIELA MARTAGÓN (http://www.danielamartagon.com/)(Mexiko Hiria) irudigilea da eta Wonder Ponder hezkuntza eta argitalpen proiektuaren sortzaileetako bat. Hezkuntza materialak sortzen eta diseinatzen egiten du lan eta haurrentzako liburuen sektorean, eta, gainera, arte eta filosofia lantegiak ematen ditu haurrentzat, familientzat, sortzaileentzat eta bitartekarientzat. 2017tik Albarracingo Filosofiari, Literaturari, Arteari eta Haurrei buruzko Nazioarteko Ikastaroko (FLAI) zuzendaritza taldeko kide da.


BETOLAZA aretoa (3. solairua) / GAZT. / Sartzea doan, lekuak bete arte


UR BILTEGIA

Handi eta txikientzako (5-11 urte), DETALLERES umeen, liburuen eta artearen topaguneko ELENArekin. Detalleres bidaia bat da, emozioz beteriko esperientzietara bidaia, zeintzuetara jolas aktiboaren eta parte-hartzailearen bitartez helduko garen.

HITZIK GABEKO IPUINAK (1 h) Cast./Eusk.

Lantegi honen helburua da espresio paregabeak eta elkarlanaren indarra aurkitzea, norberaren eta taldearen ahala sentitzen laguntzen duten dinamika eta ekintzen bitartez, sormenetik, gizarte arkitekturatik eta ipuinetatik abiatuta.

(http://detalleres.org/)


Hezkuntza gela 2 / LANTEGI 2 (3. solairua)


Eskatu lantegietarako tokia honako helbide honetara idatziz: hola@mazoka.org. 10.-€ (Materiala barne).

KARLA FERNÁNDEZ DE GAMBOA (Vitoria-Gasteiz) doktorea da Nazioarteko Hezkuntzan (UAB) eta haur literaturaren inguruan ikertzen du. EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktikaren Sailean egin du lan eta UABeko Haur eta Gazte Literatura eta Literatur Hezkuntza Ikertzeko Taldeko (GRETEL) kolaboratzailea da.


Hitzaldi-tailerra (10 urtetik gora umeak daukatenen gurasoentzat eta irakasleentzat): Ilustrazioak irakurtzen: ez da adin kontua (EUSK)

Noiz uzten diogu ilustrazioak irakurtzeari? Zergatik dugu horiek alde batera uzteko joera testuak irakurtzen hasten garenean? Lantegi honetan baso sorgindu baten parekoa den albumean barruratuko gara eta ikusiko dugu ilustrazioak eta era honetako liburuen materialtasuna ezinbestekoak direla narrazioa osoki ulertzeko, eta gerta liteke, gertatu ere, ilustrazioek idatzizko testuak berak baino balio diskurtsibo handiagoa izatea.


BETOLAZA aretoa (3. solairua)


Eskatu lantegietarako tokia honako helbide honetara idatziz: hola@mazoka.org. 10.-€ (Materiala barne).

MAZOKA BERMUT DANTZA TRASPASOSWINGekin, Gasteizko swing eskola aitzindariko ikasle taldearekin. Mugiarazi egingo gaituzte, batez ere lindy hoparen erritmoarekin eta #mazoka2018 koreografia bereziarekin.


CLAUSTRO

UR BILTEGIA

ANE GEBARA IPUIN KONTALARI

Ipuin kontalari gasteiztarrak handiak eta txikiak gozaraziko ditu ipuin kontalaritza saio dinamiko baten bitartez, liburuek ezkutuan gordetzen dituzten istorio bizien eta irudien bila.


KLAUSTROA (0. solairua) / Sartzea doan, lekuak bete arte

Diseinatzaile, marrazkilari eta ikusnahientzat, ANOTHER PRESS risografia, inprenta digitala, offseta eta ekoizpen grafikoa jorratzen dituen estudioaren eskutik. AP paper eta tinta arteko urtetako esperientziaren emaitza da, material grafikoaren bi zaleren erronka.

#MAZOKA2018 KARTELA RISOGRAFIAN (2h): Riso makinaren mekanikari buruzko oinarrizko kontzeptuak, nola inprimatzen den, nola prestatu azken arteak, zein aukera grafiko ematen dituen ekipoak, nola funtzionatzen duten koloreak eta bilbatzeak, eta formatu honetan egiten dituzun lanak primerakoak izateko aholku nagusiak. (http://www.anotherpress.com/)


Jovellanos aretoa (2. solairua)


Eskatu lantegietarako tokia honako helbide honetara idatziz: hola@mazoka.org. 10.-€ (Materiala barne).

IRUNE GOÑI

Gasteizen bizi den abeslari euskaldun gazte honek bakarkako kontzertu akustikoa eskainiko digu. Bere gitarraz lagunduta, emozioz eta gizarte kritikaz betetako rock, blues eta pop baladak kantatuko dizkigu.


KLAUSTROA (0. solairua) / Sartzea doan, lekuak bete arte

Abenduak 16, igandea

Hitzaldia: “Aldibereko itzulpena” (GAZT.)

Heldu bitartekariekin eztabaidatuko dugu zer gertatzen den haurtxoen eta ume txikien buruan haiekin irakurketak partekatzen ditugunean, bereziki irudiekiko bereizienak diren irakurketak direnean. Irudien aurrean, naturaltasun eta bat-batekotasunari esker, umeek aurrea hartzen dute elkarrizketan eta esperimentazioan. Horixe bera ikusiko dugu familia lantegia egiten dugunean, album hautatu batzuei lotutako gorputz jarduerak gauzatzen ditugunean.


BEATRIZ SAN JUAN (Gijón) Filologia Hispanikoan lizentziatua (UCM) da, eta Haur Irakurketa eta Literatura Sustapen espezialista (UCLM). 1994tik irakurketari buruzko prestakuntza programak egiten ditu haurtxoekin, umeekin eta gazteekin, eskoletan eta liburutegietan; familientzako eta irakasleentzako ikastaroak eta lantegiak koordinatzen ditu, eta ikastaroak ematen ditu irakasleentzako formakuntza zentroetan, hainbat autonomia erkidegotan. Haurrentzako Album Irudiztatua masterreko irakaslea da, eta irakasle gonbidatua Santander, Valentzia, Zaragoza eta Sao Pauloko unibertsitateetan. 2016tik Oviedoko Unibertsitateko irakasle elkartua da Didaktikaren Literatura irakasgaian. Bazen ahots bat. Haurtxoaren lehen liburua (Pantalia. Zaragoza, 2016) saiakera argitaratu du eta Irakurketa ibilbideak baliabide gidaren egileetako bat da. Kultura kudeaketako Tres Brujas taldeko kide da. (www.rutasdelectura.com)


BETOLAZA aretoa (3. solairua) / Sartzea doan, lekuak bete arte

UR BILTEGIA

UR BILTEGIA

Umetxo eta familientzat (0-5 urte), TRES BRUJAS proiektuko BEATRIZ SAN JUANekin, irakurketa sustatzailea eta haur eta gazte literaturan aditua. Bazen ahots bat. Haurtxoaren lehen liburua saiakera argitaratu du eta Irakurketa ibilbideak baliabide gidaren egileetako bat da.

BOST ZENTZUMENEZ (1 h) Cast./Eusk

Familia lantegia, liburuaz eta esperientzia artistikoaz gozatu eta komunikatzeko. Partekatutako irakurketa, orrialdeez harago, koloreak, musika eta mugimendua baliatuta. Proposamen honetan album ilustratuaren irudiei erreparatuko diegu, bitartekariak eta haur irakurleak hurbiltzen laguntzen baitigute. (https://www.youtube.com/watch?v=Z5GHBKVVdOU)


Hezkuntza gela 2 / LANTEGI 2 (3. solairua)


Eskatu lantegietarako tokia honako helbide honetara idatziz: hola@mazoka.org. 10.-€ (Materiala barne).

Diseinatzaile, marrazkilari eta ikusnahientzat, ANOTHER PRESS risografia, inprenta digitala, offseta eta ekoizpen grafikoa jorratzen dituen estudioaren eskutik. AP paper eta tinta arteko urtetako esperientziaren emaitza da, material grafikoaren bi zaleren erronka.

#MAZOKA2018 KARTELA RISOGRAFIAN (2h): Riso makinaren mekanikari buruzko oinarrizko kontzeptuak, nola inprimatzen den, nola prestatu azken arteak, zein aukera grafiko ematen dituen ekipoak, nola funtzionatzen duten koloreak eta bilbatzeak, eta formatu honetan egiten dituzun lanak primerakoak izateko aholku nagusiak. (http://www.anotherpress.com/)


Jovellanos aretoa (2. solairua)


Eskatu lantegietarako tokia honako helbide honetara idatziz: hola@mazoka.org. 10.-€ (Materiala barne).

ANIKA Y LOS PELELES

Kontzertu-ikuskizun interaktiboa, txikienek jolastu eta dantzatu dezaten eta musikaren eta taldeko kide ere senti daitezen.

Anita y los Peleles euskal talde berri bat da rock&rolla maite duten familia guztientzat eta menpekotasuna sortzen duen musika mota hau oraindik ezagutzen ez dutenentzat. 60ko hamarkadako rock&rollaren, twistaren eta poparen klasikoen errepertorio eguneratua, umeak identifikaturik senti daitezen eta helduek festan parte har dezaten.

(https://www.youtube.com/watch?v=Ore8ksMftlE)


KLAUSTROA (0. solairua) / Sartzea doan, lekuak bete arte

UR BILTEGIAN

Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi Zaharrean izango da marrazki- eta irudi-azoka, Gasteizko Erdi Aroko «almendraren» tokirik garaienean. Doakoa da, eta marrazkilariek eurek, saritutako eta mazokalari izendatutako 40 egilek, artatuko dute jendea. Azoka ikustera etortzen direnek zuzenean gozatu ahal izango dute sormenaz, eta han izango diren ilustratzaile eta marrazkilarien lanak erosteko aukera ere izango dute: jatorrizkoak eta kopiak, edo formatu desberdinetako opariak.

MAZOKA izango den egunetan, beste jarduera paralelo batzuk ere izango dira; haiei esker, azoka aisialdi kulturaleko aukera ezin hobea da irudi grafikoaren eta marrazkigintzaren inguruan. Jardueren eta erakustaldien programa benetan osatua da.

Aurten, haurtxoentzako, adin guztietako haurrentzako eta marrazten duten edo handitzean marrazteari utzi zioten helduentzako TAILERRAK izango dira. Tailer guztiek ILUSTRAZIOA: HEZKUNTZA-LENGOAIA izango dute ardatz, eta berebiziko arreta eskainiko diete familiei, hezitzaileei eta bitartekariei.

Ordutegia eta lekua

Abenduak 14, OSTIRALA: 17:00-21:00
Abenduak 15, LARUNBATA: 11:00-21:00
Abenduak 16, IGANDEA: 11:00-19:00

Montehermoso kulturunea
Fray Zacarías kalea (Vitoria Gasteiz)

TAILERREN ETA IKUSKIZUNEN INFORMAZIO GEHIAGORAKO

Jardueraren mamia zehatza ikusteko, clik egin egutegiaren jardunaldiaren gainean.

+MARRAZKETAREN INGURUKO EKINTZAK

RISOGRAFIA ERAKUSTALDIAK

Riso Ibérica bizkoizgailua izango dugu, nahi duten bisitariek in situ prestatzen dituzten sorkuntzak inprima ditzaten.

KLAUSTROA (0. solairua). Sartzea doan, lekuak bete arte


DIBUTEKA

Bi gune egokituko dira, nola txikiek hala handiek inguruak akuilaturik eta mazokalarietan inspiraturik marraztea izan dezaten. Erdu eta ekarri zuen arkatz eta margoak.

DEPÓSITO DE AGUAS


ILUSTRAMATOIA

Barruan margolari bat daraman kartoi kutxa bat da. Erretratu bizkorrak margotzen ditu. Marrazki horietan marraztuaren ilea, apaingarriak, imintzioak, zaletasunak… nabarmentzen dira.

DEPÓSITO DE AGUAS


BOLETOAK

Hiru saski irudiztatu, obra originalez, irudiz eta mazokalariek emandako aplikazioz beteak.

DEPÓSITO DE AGUAS


Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar