Mazokalari izateko deialdia iraialaren 2an irekiko dugu
SAVE THE DATE! Arkatzari punta atera MAZOKAren VII. edizioan parte hartzeko deialdia hurrengo ostegunean irekiko dugu.
Irailaren 2 markatu ezazu zure agendan! #Mazokalari2021 izateko baldintza guztiak eta formularioa gure sare sozialetan, newsletterrean eta webgunean azalduko ditugu.
Zalantzak badituzu, hemen gaude: hola@mazoka.org
Sokak lotu eta koska egiten dugun bitartean, opari batekin uzten zaituztegu: MAZOKAren VI. edizioko unerik politenekin. MAZOKASArekin izan genuen harrera zoragarria, Arabako 10 herrietan zehar 40 Mazokalarien lanak erakusteko bira eta bideo honetan jarduera gehiago aurkitu eta gozatu ahal izango dituzu. Zein izan zen #MAZOKA2020ren unerik gogokoena? Konta iezaguzu
Mila esker!