Kaixo Mazokalagun!

Gutun honen bidez, baieztatu nahi dizuegu ez dela egingo MAZOKA Gasteizko Marrazki eta Ilustrazio Azokaren IX. edizioa. Aurten, 2023an, ez dugu lortu azoka egiteko behar adina babes, ez behintzat aurreko edizioen eta kultur programazioaren kalitateari eutsiz egiteko modukoa.

Hau ez da agur bat, GERO ARTE bat baizik. Gure ustez, ilustrazioaren sektoreak, Gasteizko herritarrek, eta beroa eta kolorea ematen diguzuen pertsona guztiek zera merezi duzue, gure energia, sormen eta lan guztia abian jartzea 2024an MAZOKA distira osoarekin itzul dadin.

MAZOKAko lantaldetik, bereziki eskertu nahi ditugu Gasteizko Udala eta Montehermoso Kulturunea, ekitaldi ilustratu honengan sinesten eta bere alde egiten jarraitzeagatik.

Eta, batez ere, eskerrak eman nahi dizkizuegu lanean buru-belarri zabiltzaten guztiei, parte hartu duzuen eta gurekin batera hazi zareten 300 Mazokalari baino gehiagori; edizio bakoitzean jaialdiaz gozatzeko ilusio guztiarekin etortzen zareten milaka eta milaka lagunei; eta kultur ekitaldi hau egin ahal izateko sostengua ematen duzuen babesle eta laguntzaileei.

GORA MAZOKA!

Besarkada bat.

Anuska, María eta Marta

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar