• Facebook
  • Instagram
  • Twitter
  • Castellano Castellano Spanish es
  • Euskara Euskara Euskara eu
Contacto: hola@mazoka.org   |   Suscríbete a las noticias
Mazoka
  • Mazokako 40 ilustratzaileak
  • Gomendioak
    • Gasteiztik turismoa egiten
    • Non jan MAZOKAn
    • Nola iritsi
  • Aurreko edizioak
  • Blog
  • Kontaktua
  • Menu Menu
PreviousNext
12
MAZOKAko KARTELA PROGRAMAZIOA

MAZOKA BERTAN DA!

Marrazki Jaialdia bere jatorrietara itzuliko da eta Montehermosoko urbiltegia VIII. edizioko 40 mazokalarien obrekin eta produktuekin beteko du abenduaren 16tik 18ra.

Karteleko ilustraziorako, Azokak, berriz ere, Mazokalari ohi baten aldeko apustua egin du, Inge Conde ilustratzailearen eta konpositorearen aldekoa, zeinak “partitura” berezi bat birsortu baitu, jolas, inspirazio eta zentzumenen aktibazio gisa.

VIII. edizio honetan, asteburuan zehar garatuko diren jardueren bidez, Mazokak zera proposatzen digu, Musikan marrazkigintzaren, grafiaren ahalmenaz gozatzea eta hura arakatzea.

INFO GUZTIA HEMEN

Mazokalariak Gasteizera itzuliko dira

Mazoka Marrazki Azokaren esentzia: bi urteko gorabeheren eta erdibirtualtasunaren ondoren, artisten postuak Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegi magikora itzuliko dira.

Marrazki eta ilustrazio azoka honek 40 profesional eta amateur biltzen ditu, eta publikoari askotariko teknikak eta estiloak eskainiko dizkio. Aukeraketa horren barruan estatuko artista ezagunak ditugu, besteak beste, Mar Ferrero (Madril), Celsius Pictor (Ourense), Bea Enríquez (Madril), Xabier Casals (Andorra), Mar Villar (Alacant), Mario Jodra (Zamora), Nuria Hernández (Bilbo), Jenni Kärnä (Finlandia) eta Miren Asiain Lora (Iruñea), edo Lucía Cámara, Patricia Nagashiro, Helena Malvido eta Jon Caro gasteiztarrak, eta baita 2022ko beka jaso duen Maider Leturiaga IDearteko ikaslea ere.

40 ILUSTRATZAILEAK EZAGUTU!

Adin guztietarako jarduerak eta ikuskizunak Marrazkigintzak Musika konposatzeko eta irakurtzeko orduan duen ahalmenaren inguruan

Bizi garen gizarte edo kultura honetan, soinu bidezko adierazpen kultural baten edota adierazpen performatibo baten zirriborro fisiko bat edukitzeko beharra dago. Horrela, eta historian zehar, gaur egungo musikaoharretara iritsi arte —zeinak errepresentazio grafiko bat baitira, azken finean—, irauteko eta transmititzeko musikak hainbat zeinu idatzi edo marraztu behar izan ditu, adibidez, soinu baten altuera eta iraupen erlatiboa irudikatzeko. Bi zentzumen horien arteko transferentzia eta harremana —ikusmenaren eta entzumenaren artekoa— da 2022ko Mazokan izango ditugun tailerren, kontzertuen, bisita gidatuen, hitzaldien eta kantujolasen bizkarrezurra.

MAZOKAko KARTELA JAIALDIAREN PROGRAMAZIOA

ERAKUSKETA MUSIKATUA

“MD 60-66” ERAKUSKETA MUSIKATUA INGE CONDE konpositore eta ilustratzailearena

ZERTAN DATZA?

Iraupena: 6 minutu

Taldea: Ahotsa (sopranoa edo altua), saxo altua eta baritonoa, pianoa, perkusioa eta biolina.

“MD 60-66” izeneko bere obra musikalaren 6 minutuko sinopsia ikusgai egongo da —bere partitura grafikoa, koloretsua eta bikaina— eta, bitartean, Ahotsaren (sopranoa edo altua), saxo altuaren eta baritonoaren, pianoaren, perkusioaren eta biolinaren interpretazioa entzun ahal izango da, buklean, Jovellanos erakusketaaretoan.

Lan honen ezaugarririk esanguratsuena da bi partitura dituela: musikariei emandako partitura (ez dena ere tradiziozko partitura bat, legenda oso luzea baitu) eta film baten zati bat ikusteak iradoki dizkion forma eta koloreen paper gaineko irudikapena, horietan oinarritzen baita musika. Zati mugatu hori ikusi bitartean, paper luze batean sinboloak islatu ziren, pentsatu gabe, eta azkenean, zenbat eta tentsio handiagoa izan, orduan eta kontzentrazio handiagoa agertzen zen.

NOR

INGE CONDE (Mazokalaria, 2021) diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta konpositorea da eta, proiektuak horretarako bide ematen duen bakoitzean, hainbat diziplina bateratzen saiatzen da.

Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik eta konposizioan graduatua Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriotik. Gaur egun, mundu grafikoa eta zuzendaritza korala uztartzen ditu.

NON/NOIZ

Montehermoso Kultur Unean

  •  JOVELLANOS ARETOA (SOLAIRUA -2)

BISITALDI GIDATUAK

ZERTAN DATZA?

Aldez aurretik izena emanda, herritarrek, oro har, eta ikasleek eta arteirakaskuntzako ikastetxeek osatutako taldeek bisita gidatuak izango ditugu, bai Inge artista nagusiaren obrara, kartelera eta erakusketara, bai 40 mazokalarien erakusketara eta lanetara, Marta C. Dehesa, Jaialdiko zuzendariaren eskutik.

Aurkezpen interaktiboak izango dira, gaztelaniaz eta euskaraz, eta aurkezleen eta entzuleen arteko bi norabideko elkarrizketak edukitzeaz gain, diziplinak, euskarriak, aplikazioak, estiloak, bitxikeriak eta abar aztertuko ditugu, azokan minielkarrizketa formatuan dauden mazokalariekin ere zuzenean elkarreraginean arituko baikara.

APUNTA ZAITEZ
  • BISITALDI GIDATUAK Inge Conde eta Marta C. Dehesarekin, “MD 60-66” erakusketan eta Mazokan.
    • Noiz?
      • Abenduaren 16an: 19:00
      • Abenduaren 17an: 17:00
    • PREZIOA: 5 € | Erosi zure sarrera hemen
    • GAZT/EUS
  • BISITALDI GIDATUAK Mazokan ikastetxeentzat eta arte irakaskuntza zentroentzat. (Eus)
      • Noiz?
        • Abenduaren 17an: 12:00
    • IKASLEEN IZEN EMATEA: Bidali mezu elektronikoa helbide honetara: hola@mazoka.org
  • Non?
    • Montehermoso Kultur Unean
      • ATRIOA (0 SOLAIRUA)
DÓNDE

CENTRO CULTURAL DE MONTEHERMOSO

  • CAST./EUSK
  • ATRIO (PLANTA O)
HEMEN APUNTATU!

HAURRENTZAKO TAILERRA: “MUSIKOLLAGE”

ZERTAN DATZA?

MUSIKOLLAGE Remírez de Ganuzatarren eskutik.
Sinestesia zera da, musika entzuten duzunean koloreak edo formak ikustea. Gainera, duela gutxi egindako ikerketek erakusten dutenez, jendeak erritmo azkarreko eta modu maiorreko musika tonu hori biziekin lotzen du, adibidez; aldiz, erritmo motelagokoa eta modu minorrekoa grisaren eta urdinaren tonu ilunagoekin erlazionatzeko joera du. Historiak kontatzen digunez, noten aurretik pneumak edo zeinu grafikoak egon ziren, eta horiek ziren musikahizkuntza unibertsala, oraindik idazten ez bazekiten ere.

2022ko Mazokaren kartelean irakur daitezkeen nota edo partitura asmatuetatik abiatuta, tailerrera bertaratzen direnek beren istorio ilustratu propioa “ikertu” eta sortuko dute, koloreduna, Ramírez de Ganuza aitaalabek gidatuta, horretarako collagea eta popup teknikak baliatuz.

“Tolestutako oinarrizko egitura batetik abiatuz, irudimenari askatasunez hegan egiten utziko diogu, koloreak artikulatuz, ebakiz, urratuz, itsasiz… liburu gisa edo altxorraren kutxa gisa tolestuta eta gordeta egon daitekeen pieza bat eraikitzeko. Baina irekitzen bada, bere kolorezko kutxa kideekin hitz egin eta abestu ahal izango du, eta abesbatza txiki bat egin, abesbatza oso txiki bat”.

ANIMA ZAITEZ!

¡APÚNTATE AQUÍ!

  • ¿Cuándo?
    • Sábado 17 diciembre: 11:00
  • PRECIO: 10 € | Compra aquí tu entrada
    • (Incluye una revista o )
  • CAST./EUSK
  • ¿Dónde?
    • Centro Cultural de Montehermoso
    • SALA BETOLAZA (PLANTA 3)

IZENA EMATEA:
5 urtetik gorakoentzat
PREZIOA: 10 € (KIWI edo PRINCIPIA KIDS aldizkariak barne hartzen ditu)
GAZT/EUS

Non?

Montehermoso Kulturunean
BETOLAZA ARETOA (3. SOLAIRUA)

NORTZUK?

Ángel María Remírez de Ganuza Ayastuy

Vitoria Gasteiz, 1970. Licenciado en Bellas Artes. Con muchas horas de pigmentos, aglutinantes, esencias y dibujo a la espalda este correcto bailarín de salón es buen conversador y mejor tallerista. Años docentes le avalan tanto en la Escuela de Artes de Vitoria como en diferentes talleres de Centros Cívicos, espacios culturales e incluso alguna aula universitaria.

Sara Remírez de Ganuza Ortíz-Quintana

Vitoria Gasteiz, 2000. Con 22 vueltas alrededor del sol, y un bachiller artístico en las alforjas, esta apasionada del maquillaje se está sacando un grado superior en caracterización. Zombis del mundo que busquen nuevas prótesis o retoques, aquí está vuestra diosa.

HEMEN APUNTATU!

HELDUENTZAKO TAILERRA: “HAU EZ DA AKORDEOI BAT, NIRE MARRAZKI KOADERNOA BAIZIK”

ZERTAN DATZA?

Choni Naudínekin batera Extinto Cuadernos saileko koaderno espezializatu bat egingo dugu. Akordeoi zabalgarri erako marrazki koaderno bat, 2022ko Mazokarako pertsonalizatutako oihal gainean inprimatutako azalekin.

APUNTATU

IZENA EMATEA

  • ¿Cuándo?
    • Larunbata, abenduaren 17an 11:00
  • PREZIOA: 15€ (Materiala eta magazine PRINCIPIA barne)
  • GAZT
  • Non?
    • Centro Cultural de Montehermoso
    • BETOLAZA ARETOA (SOLAIRUA 3)
NORK

Estudio Ductus: Zaragozan kokatutako tailer espezializatua da, artisauazaleztatzean, neurrira egindako liburuen diseinuan eta koaderno espezializatuen sorkuntzan diharduena.

HEMEN APUNTATU!

HAURRENTZAKO IKUSKIZUNA “IPUINKANTARIAK”

“IPUINKANTARIAK” “Musas y Fusas” duo akustikoarekin

ZERTAN DATZA?

Zergatik Ipuinkantariak?

Haurrei kantatzea beharbeharrezkoa da. Eta baita haurrek kantatzea ere.
Kantatzea baikortasunari, bizipozari, gozamenari eta norbere buruarekiko loturari egindako oda bat da.
Kantatzeak konektatu egiten du, harremanak estutzen ditu. Haur bati abestu diotenean, naturaltasun handiagoz garatzen ditu musikatrebetasunak, baina, horrez gain, enpatia, komunikazioa eta garapen emozional osasuntsua izateko joera handiagoa izango du.
Eta ez dago hori ipuinen bidez egitea baino gauza hoberik, bai amets egitea, enpatia izatea eta irudimena eragiten diguten istorio fantastikoen bidez, bai gure prozesuetan laguntzen diguten eta identifikatuta sentiarazten gaituzten istorio oso errealen bidez.
Haur literaturako adeitasunezko ipuinak aukeratzen ditugu, ipuin leunak, ipuin dibertigarriak, baita eskatologikoak ere, pentsarazten dutenak, dantzarazten dutenak… Eta musika konposatzen diegu.
Eta gure ikusle kutunak ikuskizunaren funtsezko parte dira, haien ahotsekin eta erritmoekin.
Kontatzeko aukera genuen…
Baina KANTATZEA erabaki genuen

NOIZ/NON

SARRERA DOAKOA DA LEKUAK BETE ARTE
2-9 URTE
EUS
ORTUÑO ARETOA (2. SOLAIRUA)

NORTZUK?

MUSAS Y FUSAS

Olaia Olaverri: ahotsa, gitarra, interakzioa eta ipuinen itzulpena.
María Suberviola: pianoa, ukelelea, ahotsa eta musikakonposizioa.

“2022KO MAZOKALARIAK” JAM SESSIONA
KONTZERTU INPROBISATUA: SAXOA, BATERIA ETA GITARRA.

ZERTAN DATZA?

Jazzaren mundutik datorren tradizio bat da, zeinetan musikariak, aldez aurreko entsegurik egin gabe, agertoki batera igotzen baitira inprobisatzera. Tradizio horri jarraituz, Mazokak erronka bat proposatu die emakumezko hiru artista eta interpretariri: elkarrekin edo bakoitzaren musikatresna txandakatuz soinua jarriko diote pantaila handi batean proiektatuta ikusiko duten ilustrazioen hautaketa bati (ilustrazioak aurtengo edizioko parte hartzaileenak izango dira). Kontzertu errepikaezin batez gozatuko dugu, beraz.
Musikainprobisazioa, mazokalarien artea interpretatzaileenarekin uztartzen dituen abiapuntutik bidea egiteko tresna gisa.
Leire Colomo Osta (bateria),
María Antúnez Gurucharri (gitarra) eta Izaskun Simón Zardoya (saxofoia) dira, 2022ko Mazokako ilustrazioaren epelean, zuzenean soinu obra paregabea sortuko duten interpretatzaileak.

NON/NOIZ

SARRERA DOAKOA DA LEKUAK BETE ARTE

  • Noiz? Abenduaren 18an 13:00
  • GAZT./EUSK.
  • Centro Cultural de Montehermoso
    •  ORTUÑO ARETOAN (2º SOLAIRUAN)
QUIÉNES

Leire Colomo Osta

Iruñean jaio zen 1988ko urriaren 25ean, eta 1998an hasi zituen musikaikasketak.
2009an Musika IrakasleIkasketen diploma egin zuen eta, ondoren, Perkusio Gradu Profesionala lortu zuen Pablo Sarasate Kontserbatorioan, eta Musikologiako Goi Mailako Gradua Nafarroako Goi Mailako Musika kontserbatorioan.
Bere prestakuntza klasikoa bateria modernoko ikasketekin uztartzen da. Hainbat irakaslerekin ikasi du, besteak beste honako hauekin: Juan Carlos Aizpún, Marcelo Gueblón, Josu Erviti eta Manu Reyes.
Hainbat taldetako kidea izan da, bateria gisa, eta gaur egun perkusionista da ZETAK taldean.
Interpretatzaile gisa duen ibilbideaz gain, musika eskoletan irakasle ere bada.

María Antúnez Gurucharri

(Iruñea, 1985). 2019an Gitarra Elektrikoko Gradu Profesionala egin zuen Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioan. Kai Etxanizen gitarrista eta Thursday’s Pussy Dogs 70eko hamarkadako estiloko rock taldeko baxujotzailea da. Horrez gain, gitarrista gisa parte hartu du Hatortxu ´24 edo Baloreak bezalako proiektu arrakastatsuetan.

Izaskun Simón

Galdakao, 1990. Zazpi urterekin hasi zituen saxofoi ikasketak Galdakaoko musika eskolan. Geroago, Juan Crisostomo Arriaga Bilboko musika kontserbatoriora sartu zen, eta Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan amaitu zituen ikasketak. Bertan, Marie Bernadette Charrier, Claude Delangle edo Mariano García saxofonisten masterclassak jaso zituen, eta Frantziako Saxofoiaren Nazioarteko II. Topaketan “Binaka” eta Inge Borgek CSMN Kontserbatorioan konposatutako “MD 6066” lanak estreinatu zituen, besteak beste.
Aldi berean, baxu elektrikoko ikasketak egin zituen Ander Garcíarekin. Free The Wheel stonerbandan jo zuen musikatresna hori, eta haiekin atera zuen “And it goes on…” diskoa 2018an.
Gaur egun, Moonshakers taldearekin elkarlanean aritzen da Rabba Rabba Girl showean, eta 2021eko ekainaz geroztik hainbat aretotan aritu dira, hala nola: BBK Aretoan, Bilboko Kafe Antzokian… Noizean behin Orkrestarekin kolaboratzen du, gitarra elektrikoarekin. Iaz, Zinebiren itxiera ekitaldian jo zuen. Gaur egun, Vulcanizadas izeneko banda bat osatzen ari da eta musika eskolak ematen ditu Bilbao Bedmar kontserbatorioan eta Elorrioko Musika Eskolan.

PREMIO “CAFES LA BRASILEÑA” MEJOR STAND MAZOKALARI 2022

DESCRIPCIÓN

MEJOR STAND MAZOKALARI 2022 

Un jurado compuesto por:

  • un miembro de la asociación de Diseño DIGA,
  • profesorado del ciclo de formación superior de Diseño de Interior de la Escuela Id-Arte y
  • una ilustradora de renombre euskaldún,

Que visitarán el festival de dibujo e ilustración de Vitoria-Gasteiz otorgarán el reconocimiento y el a la mejor puesta en escena ilustrada de la obra de un o una de las 40 participantes de la VIII edición de MAZOKA. Se tendrá en cuenta decoración, identidad, originalidad y sostenibilidad.

El premio consistirá en una cesta con un completo lote de productos de CAFÉS LA BRASILEÑA y un año de suscripción de web portfolio y tienda en DRAWFOLIO que será entregado el domingo 18 de diciembre a las 18h.

DÓNDE/CUÁNDO

ENTRADA GRATUITA HASTA COMPLETAR AFORO

  • ¿Cuándo? 18 de diciembre a la 18:00
  • CAST./EUSK.
  • Centro Cultural de Montehermoso
    • DEPÓSITO DE AGUAS (PLANTA -2)

 

HITZALDIA – ELKARRIZKETA: GRAFISMO MUSIKALA? KULTURA ETA BOTEREA

ZERTAN DATZA?

Hitzaldi – elkarrizketa formatuarekin, eta jakinmina duten ikusle guztiei zuzenduta, Inge Conde konpositore eta ilustratzailea moderatzaile lanetan dagoela, hizlariak galdera eta erantzunen sorta bat erabiliko du, partehartzaileak zeharkako hausnarketara eta haien irudimena martxan jartzera bultzatzeko.
Grafia musikan, soinuegitatean, kultura edo gizarte jakin baten beharretik sortzen da, hots, soinu bidezko adierazpen kultural baten edota adierazpen performatibo baten zirriborro bisual eta fisiko bat izateko beharretik. Horrela, bi bitartekoren arteko transferentzia gertatzen da, bi zentzumenen artekoa, ikusmenaren eta entzumenaren artekoa, hainbat kasuistikak eraginda, batez ere boterea (sexuala, politikoa, erlijiosoa, etab.) irudikatzeko beharrak eraginda.
“Mendebaldeko musikaren historiaren jarraitutasun horretatik abiatuta, hitzaldi dibulgatibo bat proposatzen dugu, ibilbide bat eginez grafismo musikal aipagarrienetan eta “ahaltsuenetan” barrena, bertaratzen direnen zuzeneko parte hartzea dakarten jarduera praktikoak proposatuz”.

NON/NOIZ

SARRERA DOAKOA DA LEKUAK BETE ARTE
Noiz? Abenduaren 18an 11:30

GAZT./EUSK.

ORTUÑO ARETOAN (2º SOLAIRUAN)

 

NORTZUK?

INGE BORG (Moderatzailea)

Inge Conde (Barakaldo, 1988) diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea eta konpositorea da eta, proiektuak horretarako bide ematen duen bakoitzean, hainbat diziplina bateratzen saiatzen da.
Arte Ederretan lizentziaduna da UPV/EHUtik eta konposizioan graduatua Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatoriotik. Gaur egun, mundu grafikoa eta zuzendaritza korala uztartzen ditu.

Carolina Queipo (Hizlaria)
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko Etnomusikologiako katedradun titularra (Musikologia espezialitatea, 2019).
Musikologian doktorea Errioxako Unibertsitatean (2015, Doktoregoko Aparteko Saria).
Gitarra klasikoan graduatu zen, eta doktoratu aurreko bekekin osatu zuen bere prestakuntza honako hauetan: Karol Lipiński Academy of Music Goi Mailako Musika Kontserbatorioan (Wroclaw, Polonia), Erromako Espainiako Errege Akademian (Erroma, Italia) eta Errioxako Ikasketen Institutuan.
Bestalde, Errioxako Unibertsitateko musikologiako lizentzian eta masterrean, eta Vigoko Goi Mailako Musika Kontserbatorioan irakasle aritu da.
Ikerketa eta dibulgazio zientifikoko ildo nagusiak musikaren historia soziala eta kulturala dira (XIX. eta XX. mendeak Espainian, ganberamusikan espezializatuz). Bere intereseko beste arlo batzuk musikako eta prentsako ikasketak eta harrera musikala dira. Artikulu ugari argitaratu ditu alor horietan, eta estatu mailako zein nazioarteko kongresuetan parte hartu du (Erroma, Lucca, Trapani, Bolonia, Lisboa, A Coruña, Madril, Bartzelona, Logroño, Valladolid…). Bestalde, Salamancako eta Errioxako unibertsitateekin lotutako hainbat ikerketatalde eta -proiektuetako kide izan da. Gaur egun, «La Música como interpretación en España: historia y recepción (1730-1930 )» I+G+B ikerketa nazionaleko proiektuaren lantaldeko kide da. Eta SEdEM: “Música y Prensa” lanbatzordeko kide ere bada. Duela gutxi, María Palacios doktorearekin batera, “El asociacionismo musical en España: estudios de caso a través de la prensa” (2019) liburua argitaratu du.
Musika kritikari eta dibulgatzaile gisa beste jarduera batzuk egiten jarraitzen du hainbat hedabide eta erakunderentzat, hala nola mundoclásico.com nazioarteko egunkariarentzat, Galiziako Orkestra Sinfonikoarentzat eta Gaztela eta Leongoarentzat. Lady Waldá (A Coruña) emakumezko pop musika taldeko kidea da eta hainbat musika taldetan parte hartu du.

MAHAIINGURUA, LIBURUEN ETA FANZINEEN AURKEZPENA, 2022ko MAZOKALARIEN SINADURASAIOA

ZERTAN DATZA?

Jaialdi osoan zehar, edizio honetako Mazokalariek beren liburuak eta autoedizioak sinatuko eta ilustratuko dituzte, honako hauek, besteak beste:
Celso Martínez
Mar Ferrero
Mario Jodra
Mar Villar
Nuria Hernández
Miren Asiain Lora
Eta honako hauen fanzineak:

Álvaro Varograff
Candela Rivera
Helena Azkarragaurizar
Colectivo Mikols.

NON/NOIZ
  • Noiz? Abenduaren 17an 19:00
  • GAZT./EUSK.
  • Centro Cultural de Montehermoso
    • UR BILTEGIKO SARRERA (-2 SOLAIRUA)

 

HAURRENTZAKO MARRAZKITEKA eta bisitariek ilustratutako HORMA

ZERTAN DATZA?

HAURRENTZAKO MARRAZKITEKA eta
HORMA ILUSTRATUA:

Gune batzuk egokituko dira, non txikiek (eta handiek) inguruneak “zirikatuta” eta mazokalariengan inspiratuta pintatzera animatu ahal izango diren.
MAZOKA 2022 mahaian eta horman esku hartzera animatuko ditugu bertaratzen direnak, eta horiekin agertoki kolektibo handi batean ilustratutako gure agertoki txikia sortuko dugu.

NOIZ/NON
  • Noiz? Abenduak 16, 17 eta 18
  • EUSK.
  • 0-99 URTE
  • Centro Cultural de Montehermoso
    • UR BILTEGIA (-2 SOLAIRUA)

 

ILUSTRAMATOIA

ZERTAN DATZA?

ILUSTRAMATOIA:
Kartoizko tramankulu bat da, marrazkilari batek barruan daramana.
Ilustratutako erretratu azkarrak zuzenean marrazteko jarduera. Hala eskatzen duen ikuslearen ezaugarrietan oinarritutako pertsonaiak dira, hala nola ilean, osagarrietan, keinuetan, zaletasunetan eta abarretan.

NOIZ/NON
  • Noiz? Abenduarn 18an – 17:00
  • EUSK.
  • 0-99 URTE
  • Centro Cultural de Montehermoso
    • UR BILTEGIA (-2 SOLAIRUA)

 

MAZOKA TXARTELAK

ZERTAN DATZA?

Jaialdi osoan zehar zozketarako zenbakiak erosi ahal izango dituzu antolakuntzaren standean —eta aurreko asteetan mazoka lagun establezimenduetan—, mazokalariek eta Mazoka lagunek dohaintzan emandako jatorrizko obrarekin, laminekin eta aplikazioekin ilustratutako hiru saskietako bat lortu hartu ahal izateko. Mazoka lagunak CAFÉS LA BRASILEÑA, ANOTHER PRESS, KIWI MAGAZINE Y REVISTA PRINCIPIA Y PRINCIPIA KIDS ALDIZKARIAK dira.

NON/NOIZ

DOAKO SARRERA EDUKIERA BETE ARTE.

  • Noiz iragarriko dira zorioneko pertsonak? Abenduak 18 – 18:30
  • EUSK.
  • 0-99 URTE
  • Montehermosoko Kulturunean
    • UR BILTEGIA -2. solairua-
Nire txartela nahi dut

Mazokako azken albisteak

¡YA ESTÁN AQUÍ la/os 12 finalistas BEKIKASLE MAZOKA2018!

2018-10-22
https://www.mazoka.org/wp-content/uploads/2018/10/seleccionados-bekikasle.jpg 1584 1584 Mazoka https://www.mazoka.org/wp-content/uploads/2022/10/logomazoka_2022-10-300x193.png Mazoka2018-10-22 09:12:512018-10-22 12:16:47¡YA ESTÁN AQUÍ la/os 12 finalistas BEKIKASLE MAZOKA2018!

¡Lanzamos BEKIKASLE O PEQUEÑA BECA MAZOKA para estudiantes, dotada de ayudas importantes para participar como Mazokalari!

2018-09-21
La convocatoria para participar en el festival de dibujo e ilustración…
https://www.mazoka.org/wp-content/uploads/2018/09/bekiskale.png 524 636 Mazoka https://www.mazoka.org/wp-content/uploads/2022/10/logomazoka_2022-10-300x193.png Mazoka2018-09-21 09:40:022018-09-21 11:49:18¡Lanzamos BEKIKASLE O PEQUEÑA BECA MAZOKA para estudiantes, dotada de ayudas importantes para participar como Mazokalari!

LA GRÁFICA DE #MAZOKA 2017 GANADORA DEL PREMIO DE DISEÑO GRÁFICO ALAVÉS/DIGA SARIAK

2018-05-15
https://www.mazoka.org/wp-content/uploads/2018/05/32447327_1695972750440612_7127586394800652288_n.jpg 694 960 Mazoka https://www.mazoka.org/wp-content/uploads/2022/10/logomazoka_2022-10-300x193.png Mazoka2018-05-15 09:55:342018-05-15 10:05:18LA GRÁFICA DE #MAZOKA 2017 GANADORA DEL PREMIO DE DISEÑO GRÁFICO ALAVÉS/DIGA SARIAK
Page 14 of 16«‹1213141516›»

© Copyright - Mazoka · AVISO LEGAL | PRIVACIDAD | COOKIES
  • Facebook
  • Instagram
  • Twitter
Scroll to top

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar