2020ko mazokalaria izan nahi duzu?

MAZO(K)ASA

Seigarren edizioan, Gasteizko Mazoka merkatua marrazki eta ilustrazioen erakusleiho bat izango da, baita sortzaileak online ezagutarazteko eta haien lanak saltzeko komunitate eta galeria bat ere, eta etxetik ikusi ahal izango dugu (+ info) 

www.mazoka.org webguneko plataforma birtuala edo market place 2020ko abenduaren 3tik, osteguna, 20ra, igandea, egongo da zabalik.

Hautatutako mazokalarien obra ilustratuekin, erakusketa bat egingo da Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian, 2020ko abenduaren 5etik, larunbata, 20ra, igandea, eta egileen katalogoa deskargatu eta inprimatzeko aukera egongo da.

Pertsona kopurua mugatua izango denez, bizilekuagatik joaterik duten eta parte hartu nahi duten mazokalariak gonbidatuko dira erakusketaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietara eta bisita gidatu programatuetara.

Abenduan, marrazkiarekin eta ilustrazioarekin erlazionatutako jarduera paraleloak eta sustapenekoak egingo dira.

NOREN BILA GABILTZA

MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak edo nazioartekoak, ilustrazioaren, komikiaren, diseinuaren, artisautzaren, animazioaren eta antzeko arloetan lan egiten badute eta denda birtuala badute, eurena edo edozein online plataforma edo salmenta-sistematan kokatutakoa, eta eskaera egitean zabalik badago. Hautagaiak ez badu dendarik, antolatzaileek aholkua eta laguntza eskainiko dizkiote bat irekitzeko (hori ez dadila eragozpena izan parte hartzeko!); horretarako, eskatu laguntza hola@mazoka.org helbidera idatzita.

MAZOKAn, jatorrizkoak, kopiak eta aplikatutako produktuak edo merchandisinga erakutsi eta saldu ahal izango dira (papergintza, dekorazioa, arropa, argitalpenak, zeramikazko irudiak, etab.).

Azokan parte hartuko duten artistek ilustratutakoak izan behar dute obra edo aplikazio guztiek.

NOIZ ARTE EMAN DEZAKEZU IZENA

2020ko urriaren 2tik 23ko 22:00etara egongo da zabalik deialdia.

2020ko azaroaren 2an argitaratuko dira hautatutakoak, www.mazoka.org webgunean, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez.

PARTAIDETZA

40 MAZOKALARI HAUTATUKO DIRA. Haietako bakoitzak hauek izango ditu:

  • galeria bat mazoka.org webgunean, eta bere lanaren zabalkuntza eta publizitatea, sarean eta saretik kanpo, Estatu osoan;
  • erakusgune bat abenduaren 5etik 20ra Montehermoso Jauregian; eta
  • atal bat «Mazokalariak 2020» egileen katalogoan.

Edizio berezi honetan, kendu egingo da mazokalari ohiei ezarri ohi zaien partaidetza-muga, baita kuota edo fidantza ere, DOAKOA izango baita.

Banaka edo taldeka eman daiteke izena MAZOKALARI gisa. Taldeka izena ematean MAZOKAN zer lan erakutsi eta saldu nahi diren adierazi behar da, bai taldean egindakoak, bai kideek banaka egindakoak.

Denda birtualerako esteka ez ezik, ezinbestekoa da lanak online aurkeztea (webgunea, bloga edo antzeko bat); aurretik egindako lanak izan behar dira bertan, edo azokan erakutsiko denaren lagin bat. Hautatutakoak ezagutarazteko eta aurkezteko erabiliko da esteka hori.

IKASLEENTZAKO BEKIKASLE EDO MAZOKA BEKA

2020-2021 ikasturtean diseinuko, ilustrazioko, marrazkigintzako edo arteko ikasleak direla ziurtatzen duten eskatzaileen artean, MAZOKALARI BAT hautatuko da (banakoa edo taldea), eta 250 €-ko laguntza emango zaio merkaturako obra-ekoizpenean inbertitzeko.

KONTSULTAK

2020ko Mazokan parte hartzeari buruzko kontsultaren bat izanez gero, jarri gurekin harremanetan helbide honetara idatzita:
hola@mazoka.org

Hautatutako MAZOKALARIEK soilik hartu ahal izango dute parte.

MARKETPLACE:

  • Nork bere lanak soilik saldu ahal izango ditu, jatorrizkoak, kopiak edo produktuak.
  • Artistarentzat izango dira, oso-osorik, azokan egiten dituen salmenten irabaziak.
  • Norbera bere online dendaz arduratzea eta egunero eskuragarri egotea, 2020ko abenduaren 3tik 20ra, harremanetarako helbide edo telefono-zenbaki baten bidez, zalantzei edo kontsultei erantzun ahal izateko.
  • Erosketa berretsi ondoren, saldutako lan edo produktuak hurrengo 24 lanorduetan bidaltzea, norberaren mezularitza-zerbitzuaren bidez (baldin eta penintsula barruan gehienez bost eguneko epean entregatuko dituela ziurtatzen badu) edo antolatzaileek hartu duten enpresaren bidez (zeinak baldintza horiek betetzeko konpromisoa hartuta edukiko baitu).
  • Artistak bere gain hartuko ditu bidalketa-gastuak, baina, nahi izanez gero, erosleari ordainaraziko dizkio.
  • Antolatzaileak ez dira izango erantzuleak produktua edo bidalketa kaltetu, galdu edo lapurtu egiten bada, eta ez dira arduratuko haiek itzultzeaz.

STREAMING-EKO JARDUERA:

  • Mazokalari bakoitzak bere lana, ilustrazioak eta produktuak online zuzenekoetan edo streaming bidez ezagutarazteko egiten dituzten aurkezpenetan parte hartzea. 2020ko abenduaren 10etik 13ra izango dira, eta webgunearen, RSSen eta hainbat plataformaren bidez (esaterako, YouTube) zabalduko.
  • Online edo streaming bidezko zuzenekoetan erregistratutako irudien gaineko irudi-eskubideak antolatzaileei lagatzea, zabaltzeko, erakusteko, kopiatzeko, banatzeko eta Mazoka jendaurrean ezagutarazteko, webgunearen, RSSen eta norberaren bideo-plataformen bidez baino ez. Beste edozein eratara erabili nahi izanez gero, baimena eskatu behar da.

ERAKUSKETA GASTEIZEN

  • MAZOKAri ilustrazio bat kopiatzeko eta ezagutarazteko baimena ematea. Mazokalariak eta antolatzaileek aukeratuko dute ilustrazioa, eta 2020ko MAZOKALARIAK erakusketan jarriko da ikusgai, egilearen datuak eta haren online dendara daraman QR kodea izango dituen kartel batekin. Erakusketa abenduaren 20an izango da, igandea, Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian.
  • Erakusketako lanak dohaintzan ematea. Antolatzaileak arduratuko dira lanak inprimatzeaz 2020ko abenduaren 20an, igandea, MAZOKAren alde egingo den zozketarako.
  • MAZOKALARIaren ohiko bizilekua eta une horretan indarrean dauden osasun-neurriak kontuan hartuta 2020ko Mazokalarien Erakusketaren inaugurazio- eta itxiera-ekitaldietan parte hartzea (hurrenez hurren, 2020ko abenduaren 5ean, larunbata, eta 20an, igandea), baita Gasteizko Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegian egingo diren bisita gidatuetan ere.

BESTE BATZUK

  • Ekitaldiaren berri ematen benetan eta modu esanguratsuan laguntzea, sare sozialetan modu aktiboan parte hartuz. MARKETPLACE MAZO(K)ASA izenekoan parte hartzen dutela iragarriko dute webgunean edo dendan, eta, horretarako, iragarki-banda bat edo irudi bat emango zaie, bertan sar dezaten.
  • Jasotzen dugun informazioa gure datu-basean sartuko dugu, hurrengo ekitaldi eta jardueren berri emateko.
  • Antolatzaileek argazki- eta bideo-erreportajeak egin ahal izango dituzte azokak iraun bitartean, bere bitartekoetan erabili, edo egoki irizten dionari laga.
  • Marrazkilariak hitzematen du antolatzaileek esaten duten guztiari jarraituko diola, eta bere gain hartuko duela online dendan erakusgai jartzen dituen obra eta produktuen gaineko erantzukizuna; hortaz, merkatuak eta antolatzaileek ez dute inolako erantzukizunik izango.
  • Antolatzaileek ematen dituzten argibideei jarraitzea eta ezartzen dituen neurriak errespetatzea.
  • #Mazoka2020 azokan parte hartzeko konpromisoa eta argibideak biltzen dituen PDF dokumentua 48 orduko epean sinatuta itzultzea.
  • Eskaerak jasotzeko epea amaitzen denean, sektoreko beste profesionalez osatutako epaimahai batek hautatuko ditu 40 MAZOKALARIAK (tartean, BEKIKASLE jasoko duen ikaslea) eta 10 ordezkoak, kreatibitate- eta originaltasun-irizpide subjektiboak aplikatuta. Epaimahaiaren erabakia apelaezina da.
  • Deialdi honetan izena emateak esan nahi du ezagutzen eta onartzen dituzula oinarri guztiak.

Begiratu aurreko edizioei buruzko informazioa eta irudiak, FACEBOOK-eko gure orria (@mercadoMAZOKA) eta TWITTER-eko eta INSTAGRAM-eko gure profilak (@mazokaferia).

Zalantza edo galderaren bat baduzu, jarri gurekin harremanetan, hola@mazoka.org helbidean

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar