2018ko mazokalari izan nahi duzu?

ORDUTEGIA ETA TOKIA

Egun eta ordu hauetan egongo da zabalik azoka: abenduaren 14an, ostirala, 17:00etatik 21:00etara; abenduaren 15ean, larunbata, 11:00etatik 21:00etara; eta abenduaren 16an, igandea, 11:00etatik 19:00etara.

Abenduaren 13an, osteguna, 17:00etatik 21:00etara, eta abenduaren 14an, ostirala, 11:00etatik 14:00etara, muntatuko da;eta abenduaren 16an, igandea, 19:30etik 21:00etara, berriz, desmuntatu.

Hirugarren edizioa da aurtengoa. ILUSTRAPADOS EN ARABA elkarteak antolatzen du, eta, 2015ean, 2.876 pertsona bildu zituen, 2016an 4.729, eta 2017an 8.000 inguru. Ur-biltegi zaharrean izango da berriz ere, Gasteizko hirigune historikoaren tontorrean (www.montehermoso.net, Frai Zacarias Martinez kalea 2, 01001).

Asteburuan eta MAZOKA jaialdi grafikoak berak iraun bitartean, hainbat eratako jarduera paraleloak izango dira marrazkigintzarekin eta ilustrazioarekin lotuta: musika-emanaldiak, tailerrak, hitzaldiak, erakustaldiak, etab.

NOREN BILA GABILTZA?

MARRAZKILARIAK, profesionalak izan ala ez, bertakoak, Estatukoak eta nazioartekoak, arlo hauetan lan egiten dutenak: ilustrazioa, komikia, diseinua, artisautza, animazioa, etab.

MAZOKAn, JATORRIZKOAK, kopiak eta aplikatutako produktuak edo merchandisinga erakutsi eta saldu ahal izango dira (papergintza, dekorazioa, arropa, argitalpenak, zeramikazko irudiak, etab.).

Azokan parte hartuko duten artistek ilustratutakoak izan behar dute obra edo aplikazio guztiek.

NOIZ ARTE EMAN DEZAKEZU IZENA?

2018ko irailaren 10etik urriaren 15eko 22:00etara egongo da zabalik deialdia.

Urriaren 25ean argitaratuko dira hautatutakoak, www.mazoka.org webgunean, ekitaldiaren sare sozialetan eta posta elektroniko bidez.

PARTAIDETZA

40 MAZOKALARI HAUTATUKO dira, eta haietako bakoitzak 1,80 m luzeko eta 0,75 m zabaleko mahai bat eta aulki bat izango ditu. Eremua argiztatuta egongo da, baina komeni da beste argiren bat eramatea.

MAZOKALARIEK nahi adina aldiz har dezakete parte, baina, bi urtez jarraian parte hartu ondoren, hirugarrenean nahitaez atseden hartu beharko dute, ahalik eta sortzaile gehienei aukera emateko.

Hautatutako mazokalariek 50 € ordaindu behar dituzte adieraziko zaien kontu-zenbakian, IZENA EMATEKO, jakinarazpena jaso eta zazpi eguneko epean. Zenbateko hori ez da itzuliko.

Banaka edo taldeka eman daiteke izena MAZOKALARI gisa. Taldeka izena ematerakoan, Mazokan zer lan erakutsi eta saldu nahi diren adierazi behar da, bai taldean egindakoak, bai kideek banaka egindakoak.

Ezinbestekoa da lanak online aurkeztea (webgunea, bloga edo antzeko bat); aurretik egindako lanak izan behar dira bertan, edo azokan erakutsiko denaren lagin bat. Hautatutakoak ezagutarazteko eta aurkezteko erabiliko da esteka hori.

Ikasleentzako BEKIKASLE edo MAZOKA beka

2018/2019 ikasturtean diseinuko, ilustrazioko, marrazkigintzako edo arteko ikasleak direla frogatzen duten eskatzaileen artean, MAZOKALARI BAT hautatuko da (banakoa edo taldea), eta laguntza hauek emango zaizkio #mazoka2018 azokan parte hartzeko:

  • Izen-ematea doan
  • Egonaldia, Gasteizen (hiru gau, bi lagunentzat)
  • 200 €, azokarako obraren ekoizpenean inbertitzeko

TXISPUN!

Estamos emocionadas con la gran acogida de la convocatoria de #mazoka2018

Benetan mila esker!

Muchas gracias por confiar y querer ser una/o de nuestras/os 40 mazokalaris, el 25 de octubre comunicaremos el nombre de las/os afortunado/as

SORTE DENOI!

Esta web utiliza Cookies propias y de terceros para ofrecerte una mejor experiencia y servicio. Si continúas navegando, aceptas el uso que hacemos de ellas. Puedes cambiar la configuración de cookies en cualquier momento. Ver Política de Cookies

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar